'Tonight We Fly' THE DIVINE COMEDY Gaur gauean hegan egingo duguEtxe, kale eta zuhaitzen gainetikBehean dauden txakurren gainetikGure itzalari zaunka egingo dioteEta gu haizean hegan Gaur gauean hegan egingo duguTximinia-hodi, sabaileiho eta arbelezko teilatuen gainetikGure bizitzei soZeharo harritutaHain da zaila zoriontsu izatea " Mediku eta soldaduaren gainetikBaserritar eta isileko ehiztarien gainetikAbade eta tranpatiaren gainetikIrakasle eta idazlearen gainetikAbokatu eta dantzariaren gainetikBegiluzearen gainetikEgile eta suntsitailearen gainetikMendixken gainetik, han urrutian ...
Jaungoikoak zazpi egunean den oro sortu zuenean, hegaztiak, ibaiak, gu geu… ez zion literaturari hamar minutu ziztrin ere eskaini. “Eta literatura izango da. Batzuek gustuko izango dute, beste batzuek ezin izango dute burutik kendu eta jardun besterik ez dute egingo…”. Bai zera! Ez zuen halakorik esan. Goikoari iturginik izango ote zen itaundu izan bazenio, “Jakina, izango dira” erantzungo zizun, “Etxeetan biziko da jendea, eta iturginak behar-beharrekozak izango dira”. “Medikurik izango ote da?” “Bai, horixe. Jendea gaixotu egingo da eta nork botika eman bestela?” “Eta literatura, izan...
"Leiho-berinak zabalik, Gaxuxa ari zen, arratsaldeko bortzetan, berak brodatua zuen ximindeiko oihal baten lisatzen. Atsegin hartzen zuen bere eskulanaz. Oihalaren erdian brodatua zuen Millet tindatzale famatuaren pintura ederrenetarik bat, laborari zahar batzu, senar-emazteak, eguerditan lusagar biltzeko artetik Anjelusaren egiten ari. Kolore berak erabiliak zituen oihalean. Eta bihotzean halako goxo bat bezala senditzen zuen, lana ontsa eginikako atsegina. Bazituen ere lore batzu ezin hobekiago brodatuak, eder eta nasai. Ageri zen bazuela gostua neska gazteak..." Jean Etxe...
The Divine Comedy If… Bidea bazinaZure luze-luzean ibiliko nintzatekeGaua bazinaEgunez egingo nuke loEguna bazina Gauero negar egingo nukeBidea zarelakoEgia eta argia zarelako Arbola bazinaBesoekin inguratuko zintuzket Eta ezinezkoa zenuke kexatzeaArbola bazinaNire izena grabatuko nuke zure azaleanEta ez zenuke negarrik egingoArbolek ez baitute negar egiten Gizona bazina ereMaitatuko zintuzketEdaria bazinaNire barrua zeharo beteko zenukeEraso egingo balizuteZugatik hil egingo nukeZure izena Jack balitzNirea Jill litzatekeZaldia bazinaZalditegiko z...
"Musikarako berezko trebetasun ikaragarri hori neukan. Aitak ez zidan onartzen hori. Edo bost axola zitzaion. Irakurtzea ere gogoko nuen. Nire hiztegia hobetzea. Abestiak sortzea. Eta marrazten ere trebea nintzen. Baina ez ninduen sekula animatu... ez berak, ez beste inork. Gauetan esna egon ohi nintzen, nire maskuria kontrolatzeko alde batetik, eta bestetik pentsatzetik gelditu ezin nintzelako. Ia arnasa hartzeko ere hotzegi zegoenean Hawaiiz pentsatu ohi nuen. Ikusia nuen filme batez. Dorothy Lamour agertzen zena. Hara joan nahi nuen. Eguzkia zegoen leku hartara. eta soinean belarr...
"Barrutik, areto luze eta iluna zen The Tower, salmahaia mutur batean, mahaiak bestean eta erdian dantzarako eremua zituena. Nikel batekin ibiltzen diren disko-makina horietako baten ondoko mahai oholezko batean eseri ziren denak eta Red Samen emaztea -emakume garaia eta azal kiskalikoa, begiak eta ilea larruazla baino argiagoak zituena- etorri zitzaien eskaerak hartzera. Umeen amak Tennesseeko balsa jarri zuen makinan, bi nikel sartuta, eta amonak esan zuen doinu hark dantzarako gogoa pizten ziola beti". Flannery O'Connor, Ez da erraza gizon on bat aurkitzea, Literatura Unibertsala ...
"Beti agertoki berdina sortzen zuen bere baitatik: Las Vegasko night-club bat, bere benetako jaioterri bihurtu zen lurraldea. Sala dotorea zen, Perryk irudikatzen zuen I'll Be Seeing You sonatuaren bere biolinez lagunduriko bertsioa ematen ari zela izar berri xundigarriaren baitan bere begiak ezarriak zituen jende ospetsuz betea, eta berak sorturiko azken baladaren errepikapena eskatzen ziotela". Truman Capote, Odol hotzean: Sarraski baten eta haren ondorioen zinezko kontaera. Xabier Olarraren itzulpena, Igela, 1993, 30. orr. "He always used the same mental scenery -- a night ...
...eta SIERRA MADRE-k urrea esan nahi zuen, Sierra Madre-ko Altxorra esan nahi zuen, zortzi aldiz ikusia zuen filmea. (Bogarten filmerik onena zen, baina urre-bilatzailearena egiten zuen agurea ere, Perryri bere aita googra ekartzen ziona, ez zen makala. Walter Huston. Bai, eta aitak Dicki esandakoa egia zen: Berak bai, ezaguzten zituen urre-bila ibiltzearen gorabehera guztiak, bilatzaile profesionala zen bere aitak erakutsi baitzizkion. Beraz, zergatik ez zuten ba, biok, zamari pare bat erosten eta Sierra Madre-n ea suerterik bazuten probatzen? Baina Dickek, hain praktikoa zen Dick ...
Gero bideoa ikusi ahal izango duzue eta Ednaren alboan eseriko zara. 'Buster Keatonen laburmetraieak dira', esango dizu.One Week horretan, Buster Keatonek etxe aurrefabrikaturiko baten zatiak jaso ditu, dozena bat kaxatan antolatuta, ezkontzako opari lez. Baina aurkari batek kaxen numerazioa trukatu duenez gero, zatiak armatzeko orduan itzelezko oker eta deskalaruak gertatuko dira, haizeak eskularru bat bezala itzuliko du ozta-ozta lotutako armazoia, tren batek ere erdibituko du etxea...Etxea armatzea ia ezinezkoa da eta, gainera, zeozer eraikitzea lortu duenean okerreko lekua...
"Cazave'ren dendaren aurrean gelditu nintzan. Kuadru famatuen irudiak ziran eta aien artean Sisley'ren bi eder: ederki inprimatuak, oso ederki. Orratio pena nuen egiazko kuadrurik ikus enezakealako. Zugaitz illara aiek etziran mendian ikusten diran bezelakoak: ederragoak dira oraindik eta amets eragiten dute. Ezatasuna darie eta atsedena: ixtant olerkitsu bat tinkatu zuen Sisley'k eta an dago. Igarokortasun ori nabarmentzen da beretan: aldakaitz izan arren, unearen aldakortasuna atzemna du. Denboraren txistua ere entzun bide diteke, oraiñari igeska, eta zahartzaroan bezal...
Liburuetan topatutako artelanak, idazleek euretara deskribatutakoak eta euskarria edozein dela ere, begi-bistara ekarriko ditugu aldian-aldian. Ea zenbat diren! Noizean noiz kantei ere egingo diegu leku.