Capote3: Hawaii
"Musikarako berezko trebetasun ikaragarri hori neukan. Aitak ez zidan onartzen hori. Edo bost axola zitzaion. Irakurtzea ere gogoko nuen. Nire hiztegia hobetzea. Abestiak sortzea. Eta marrazten ere trebea nintzen. Baina ez ninduen sekula animatu... ez berak, ez beste inork. Gauetan esna egon ohi nintzen, nire maskuria kontrolatzeko alde batetik, eta bestetik pentsatzetik gelditu ezin nintzelako. Ia arnasa hartzeko ere hotzegi zegoenean Hawaiiz pentsatu ohi nuen. Ikusia nuen filme batez. Dorothy Lamour agertzen zena. Hara joan nahi nuen. Eguzkia zegoen leku hartara. eta soinean belarra eta loreak besterik behar ez zen lekura.
Truman Capote, Odol hotzean: Sarraski baten eta haren ondorioen zinezko kontaera. Xabier Olarraren itzulpena, Igela, 1993, 180. orr.
"I had this great natural musical ability. Which Dad didn't recognize. Or care about. I liked to read, too. Improve my vocabulary. Make up songs. And I could draw. But I never got any encouragement - from him or anybody else. Nights I used to lie awake - trying to control my bladder, partly, and partly because I couldn't stop thinking. Always, when it was too cold hardly to breathe, I'd think about Hawaii. About a movie I'd seen. With Dorothy Lamour. I wanted to go there. Where the sun was. And all you wore was grass and flowers."
Truman Capote, In Cold Blood: A True Account of a Multiple Murder and Its, Vintage Books, 1966.
Dorothy Lamour (New Orleans, 1914 - North Hollywood, California, 1996). Mary Leta Dorothy Slaton zuen ponteko izena. Umea artean ama banandu eta Lambour zeritzon gizona hartu zuen bigarren senartzat: hortik gerora erabiliko zuen deituraren jatorria, frantsesezko 'maitasuna' adierarekin ere jolasa eginda. Ikasketetarako eskasa, edozelako lanetan aritu zen (igogailuzaina, publizitate iragarle, abeslari) harik eta zinemako magnate Louis B. Mayerrek cabaret batean topatu zuen arte eta Paramount etxearekin kontratua sinarazi 1935ean. Hasieran sex-symboltzat hartu bazuten ere, komediarako ere dohaiak bazituen. 1940tik aurrera Bing Crosby eta Bob Hoperekin hainbat komediatan jardun zuen, gerra ostean harrera ona izan zutenak: Road to... saileko filmak ziren, antzeko istorioek gorpuztuak eta helmuga berezi eta exotikoetan kokatuak. Baina tartean ere badira film onak: The Hurricane (1937), Spawn of the North (1938), Disputed Passage (1939), Beyond the Blue Horizon (1942), My Favorite Brunette (1947), The Greatest Show on Earth (1952). William Holden, Tyrone Power, Ray Milland, Henry Fonda, Jack Benny, George Raft, edo Fred MacMurray izan zituen aktore lagun. AEBetako komunistak etengabe jazarri zituen FBIko zuzendari izan zen John Edgar Hooverrekin maitasun kontuetan ibili zela dio hainbatek.
Baliteke Capotek Lamourren aipua egitean 'The Hurricane' izan gogoan, 1937ko ekoizpena, John Ford handiak zuzendutako abentura film ederra, Dorothy gazte-gaztea agertzen zuena.