Kategoria: lamour
"Musikarako berezko trebetasun ikaragarri hori neukan. Aitak ez zidan onartzen hori. Edo bost axola zitzaion. Irakurtzea ere gogoko nuen. Nire hiztegia hobetzea. Abestiak sortzea. Eta marrazten ere trebea nintzen. Baina ez ninduen sekula animatu... ez berak, ez beste inork. Gauetan esna egon ohi nintzen, nire maskuria kontrolatzeko alde batetik, eta bestetik pentsatzetik gelditu ezin nintzelako. Ia arnasa hartzeko ere hotzegi zegoenean Hawaiiz pentsatu ohi nuen. Ikusia nuen filme batez. Dorothy Lamour agertzen zena. Hara joan nahi nuen. Eguzkia zegoen leku hartara. eta soinean belarr...