Kategoria: capote
"Musikarako berezko trebetasun ikaragarri hori neukan. Aitak ez zidan onartzen hori. Edo bost axola zitzaion. Irakurtzea ere gogoko nuen. Nire hiztegia hobetzea. Abestiak sortzea. Eta marrazten ere trebea nintzen. Baina ez ninduen sekula animatu... ez berak, ez beste inork. Gauetan esna egon ohi nintzen, nire maskuria kontrolatzeko alde batetik, eta bestetik pentsatzetik gelditu ezin nintzelako. Ia arnasa hartzeko ere hotzegi zegoenean Hawaiiz pentsatu ohi nuen. Ikusia nuen filme batez. Dorothy Lamour agertzen zena. Hara joan nahi nuen. Eguzkia zegoen leku hartara. eta soinean belarr...
"Beti agertoki berdina sortzen zuen bere baitatik: Las Vegasko night-club bat, bere benetako jaioterri bihurtu zen lurraldea. Sala dotorea zen, Perryk irudikatzen zuen I'll Be Seeing You sonatuaren bere biolinez lagunduriko bertsioa ematen ari zela izar berri xundigarriaren baitan bere begiak ezarriak zituen jende ospetsuz betea, eta berak sorturiko azken baladaren errepikapena eskatzen ziotela". Truman Capote, Odol hotzean: Sarraski baten eta haren ondorioen zinezko kontaera. Xabier Olarraren itzulpena, Igela, 1993, 30. orr. "He always used the same mental scenery -- a night ...
...eta SIERRA MADRE-k urrea esan nahi zuen, Sierra Madre-ko Altxorra esan nahi zuen, zortzi aldiz ikusia zuen filmea. (Bogarten filmerik onena zen, baina urre-bilatzailearena egiten zuen agurea ere, Perryri bere aita googra ekartzen ziona, ez zen makala. Walter Huston. Bai, eta aitak Dicki esandakoa egia zen: Berak bai, ezaguzten zituen urre-bila ibiltzearen gorabehera guztiak, bilatzaile profesionala zen bere aitak erakutsi baitzizkion. Beraz, zergatik ez zuten ba, biok, zamari pare bat erosten eta Sierra Madre-n ea suerterik bazuten probatzen? Baina Dickek, hain praktikoa zen Dick ...
Esaten dute posturak garrantzia duela. Ez dela gauza bera eserita, zutik edo ohean egitea. Egin, edozein tokitan egin daiteke, egiaz. Berdin hondartzan zein kartzelan (nik hondartzan nahiago). Gehienok aulkian eserita egiten dugu, ordea, salbuespenak salbuespen. Truman Capotek ohean etzanda idazten zuen, bere zetazko txabusina soinean. Nabokovek zutik ekiten zion idazteari, atril baten laguntzaz, bi orduz eta goizez beti. Ernest Hemingway eta Philip Roth, biak postura bertikalaren lagunak omen, idazmakina apalategi batean kokatuta lehenengoa, bizkar arazoak tarteko bigarrena. Baina lehen e...