literartea

Irakurritako liburuetan topatutako artelanak

comet gain

literartea 1456440692268 literartea | 2011-07-15 23:15

You Can Hide Your Love Forever Comet Gain - You Can Hide Your Love Forever (single: 7" / 2001 / Fortuna Pop!)     Afixa azpian neskaren erretratoa du gordeta Eta horrela badaki han dela Nahiz eta han ez den Eta grabatutako zintak neskaren bihotzerako bidea ziren   Neska bere egin dezakeen norbait da Gauza on eta itxaropenez betea Ez dut inoiz lortuko haren atzamarrak musukatzea Ezta haren berokiari heldu ere Ezta argia amatatu ere Ezta berarekin lo egin ere   Eta literaturari esker lagun onak ditu Frantzian eta Eskozian bizi izandakoa da Eta bere buruaren erretratua ...


Chech eta Nech

literartea 1456440692268 literartea | 2011-03-31 23:45

IKASESTRATEGIAK 2: IKAS-PROZESUAREN HASIERAN INPUTAREN AURREAN, SARRI ETA EZINBESTEAN, HIPOTESI OKERRAK ERATZEN DITUGU, BAINA JARDUNAREN JARDUNEZ IKASTEA LORTZEN DUGU.     Hala, ez zen erraza. Fraidekide batek kontatzen zuen, txantxa-isekaz, Aita Sarrionandiari nahiko zaila egin zitzaiola amazigeraren nondik norakoak antzematea, batez ere hasieran: “Zelan esaten duzu ‘ni’ arriferaz?” galdetu zuen, arabiera arruntez. “Chec”, erantzun zion bertakoak. Halaxe apuntatu du. “Eta zelan esaten da ba ‘zu’?” galdetu du orduan, es...


Electrelane

literartea 1456440692268 literartea | 2011-02-25 22:10

  ELECTRELANE ‘Bells’  " title="">   Neguko kanpai hotsak amets ilun eta isiletan Lagundu nazazu kezkok itotzen nautenean Oh - oh oh oh Hostoak erori bitartean loak hartu ninduen Ez nuen uste, ba, sasoi hura hain urrun neukanik.       Winter Bells in dark and silent dreams Help me while these thoughts are troubling me. Oh - oh oh oh I slept through the falling of the leaves I never thought that time could get so far away from me


Aitzur eta sagarrak

literartea 1456440692268 literartea | 2010-12-22 21:57

Ikasteko estrategiak 1: Testuinguru esanahidunak ikasten laguntzen digu.   Nazario lehenengo lerroko ikasmahaietako batean eseri zen, maisuaren aurrez aurre. -          Zenbat urte dituzu? -          Hamahiru. -          Hamahiru urte dituzu eta ez duzu behin ere pentsatu idazten eta irakurtzen ikastea? -          Honoratok bokalak irakatsi dizkit: a-e-i-o-u. Kontsonanteren bat ere bai. Hitz batzuk ere ...


Gora Flandria!

literartea 1456440692268 literartea | 2010-11-23 22:40

  Ondo ikasiak dira hainbat mina egiten. Tortura aspaldiko kontua da, eta literaturan bada halako tamalaren berri ematen duen lana, herri okupatu batean izua eta samina nola barreiatu zen kontatzen digun narrazioa. Baina horrezaz gain ondo pasatzeko artelana ere bada Ulenspiegelen eskutik datorkigun kontakizuna, 1867an Charles De Costerrek idatzitako eleberria. 2006an Koldo Izagirrek euskarara bihurtu zuen testua, eta emaitza ederra da, esan dugun bezala, irakurtzen disfrutatzekoa. Itzulpenaren gainean Izagirrek berak eman dizkigu hainbat argibide. Hemen dira. Artistak sarritan iz...


Frank Bascombe

literartea 1456440692268 literartea | 2010-09-27 22:53

Frank Bascombe da Richard Ford idazle estatubatuarraren hiru eleberriren protagonista nagusia: trilogiak The Sportswriter lanarekin hartu zuen bide, eta , Independence Day eta The Lay of the Land testuekin osatu zuen. Guztietan eskema bera jarraitzen du Fordek: hiruzpalau egunetik gora ez doan narrazioan, pertsonaiak edozelako gogoeta egingo du, erakutsitako paisaiek argitutakoa edo bertan paratutako lagunen harira, bizitzari buruzko eta joandako garaien gaineko hausnarketa. Burges ederra dugu Bascombe, eta nahiz eta bere kezka, ardura, sentipen edo aldarteak gauza handirik ez irad...


Something Changed Pulp     Biok elkartu baino ordu bi lehenago idatzi nuen kantu hauEz nuen zure izenaren berri, ezta jakin zure gustuak zeintzuk diren ere Oh, etxean egon nintekeen, baita lotara joanda ereEdota film bat ikustera ere joan ahal izango nintzenIritzia aldatuta izan zenezakeen eta zure lagunarekin egon zintezkeen Bizitza edozelakoa izan zitekeen, baina orduan Zer edo zer aldatu zen       Hor goian ezer delako ideia baduzu?Eta horrek, badu erabakita maitasunaren nondik norakoa?Zergatik idatzi nuen kantu hau egun hartan?Zergatik ukitu zenuen ni...


The Ship Song

literartea 1456440692268 literartea | 2010-07-01 23:20

     " titl">   Ekarri zure itsasontziak nire ingururaEta suntsitu zure zubiakIstorio txikia sortuko dugu laztanaEtortzen zaren bakoitzeanDatozela zure txakurrak nigana jauzikaHar dezala haizeak zure ilea aireanMisterio txikia zara niretzatEtortzen zaren bakoitzeanHorretaz egiten dugu berba gau osoanGure jarreraren zuzentasunazBaina zure besoetan erortzen naizenetanDen oro amildu egiten daEkarri zure itsasontziak nire ingururaEta suntsitu zure zubiakIstorio txikia sortuko dugu laztanaEtortzen zaren bakoitzeanZurbil duzu aurpegia laztanaOndo dakizu gaueanHegoa...


Ilargi-harria

literartea 1456440692268 literartea | 2010-05-13 23:18

Wilkie Collins “Orduan irudiak eta ikurrak egiten hasi (grifoak, hegaztiak, loreak, kupidoak eta abar), izena oroitzen ez dudan baina mundua amabirjinez bete eta okindegian maitale bat izan zuen italiar margolari ospetsu baten marrazkien kopiak denak, eta osorik estali zuen Rachel andereñoak atea, Franklin jaunaren gidaritzapean eta laguntzarekin”.   Wilkie COLLINS, Ilargi-harria. Literatura Unibertsala Bilduma, 139 zenbakia. ALBERDANIA-ELKAR, 2008. Itzulpena: Antton OLANO. 100. orr.   “Miss Rachel then covered the surface, under his directions and...


Audrey

literartea 1456440692268 literartea | 2010-03-11 22:16

  - Tira, zertaz ari ginen lehen hizketan? A, bai! Ea, esaizkidazu orain bertan bertikaltasunari buruz bururatzen zaizkizun eszenak, badakizu, norbait igotzen da zerbaiten gainera eta handik hasten da zerbait esaten edo egiten asmo finko eta zehatz batekin. Ea zerbait bururratzen zaizun, oso ongi etorriko litzaidake-eta nire tesian sartzeko…   - Ez dakit, goazen pentsatzera… Jendea leku altuetara igota…, beno, zirkoan igotzen dira soka eta trapezioetara, ezta? Hori egiten dute behean jendea daukatelako begira, jendeak ondo pasa dezan, jendea dibertiaraz...


literartea 1456440692268

Liburuetan topatutako artelanak, idazleek euretara deskribatutakoak eta euskarria edozein dela ere, begi-bistara ekarriko ditugu aldian-aldian. Ea zenbat diren! Noizean noiz kantei ere egingo diegu leku.

Azken iruzkinak