Zer edo zer aldatu zen
Something Changed
Biok elkartu baino ordu bi lehenago idatzi nuen kantu hau
Ez nuen zure izenaren berri, ezta jakin zure gustuak zeintzuk diren ere
Oh, etxean egon nintekeen, baita lotara joanda ere
Edota film bat ikustera ere joan ahal izango nintzen
Iritzia aldatuta izan zenezakeen eta zure lagunarekin egon zintezkeen
Bizitza edozelakoa izan zitekeen, baina orduan
Zer edo zer aldatu zen
Hor goian ezer delako ideia baduzu?
Eta horrek, badu erabakita maitasunaren nondik norakoa?
Zergatik idatzi nuen kantu hau egun hartan?
Zergatik ukitu zenuen nire eskua eta esan
“Utzi inongo garrantzirik ez duten itaunak egiteari
Eman diezaiogun musu elkarri orain
Zer edo zer aldatu dela ospatzeko”
Goiz hartan esnatu ginenean ez genekien ezer
Ordu batzuk pasatuta gure bidea aldatu genuen
Non egongo nintzateke orain, non?
Elkar ezagutu izan ez bagenu?
Beste inori abestuko nioke kantu berau?
Ez dakit nik ba, baina zuk esan bezala
Zer edo zer aldatu zen