literartea

Irakurritako liburuetan topatutako artelanak

Blakelock

literartea 1456440692268 literartea | 2006-10-21 11:13

Neguko astegun hartan museoa ia hutsik zegoen. Atari ondoko mahaian sarrera ordaindutakoan, eskuko bost atzamarrak erakutsi nizkion igogailuzainari eta isilean abiatu ginen. Estatu Batuetako pintura-bilduma bosgarren solairu hartan zegoen, eta erdi lotan harrapatu nuen zaindariaz aparte neroni nintzen hango pertsona bakarra. Horrek benetan poztu ninduen, egokitu zitzaidan aukera harexek halako xarmaz apaindu baitzuen nire etorrera. Blakelocken lana topatu aurretik hainbat aretotatik ibili nintzen, beti ere Effingen mandatua gogoan, hau da, ahalik eta arreta gutxien jartzea begiz begi izango...


Perutz

literartea 1456440692268 literartea | 2006-09-25 23:30

  -Zeu eta zeure apostoluak! – haserre batean ekin zion prioreak-. Aurreko horman dugun Gurutziltzatzea aspalditxo amaitua da, apostoluak aldean dituela ere, nahiz eta Montorfano pasa den urtean margotzen hasi.  Milango artisten artean aho batekoa zen Montorfanoren lanek mesede txikia egiten ziotela hiriaren ospeari, eta haren izena entzutearekin batera Hinojok lira baldar eta burrunbatsu jo zuen; aldi berean Estatuko kontseilari Di Treiok pausu bat egin zuen aurrera, eta gizalegez baina bihozberatasunez prioreari barkamena eskatuz Montorfanoren bezalako lanak askotxo eta...


Taj Mahal

literartea 1456440692268 literartea | 2006-08-24 22:46

                    Gure auzoan bizi diren pertsona kuxkuxeroei esker  dakit nik istorio honen nondik-norakoa. Garai batean, oraindik ere ez aspaldi, Khalif Khosro emakume eder, lirain, zoragarri batez maitemindu zen eta honek ere bera maite omen zuen. Baina Alaren  bideak arakaezinak direnez, egun batean emakume zoragarri horrek alde egin zion eta ingeles batekin joan omen zen bizitzera, ez jadanik gehiago erbesteratu batekin. Gauza jakina da zergatik printze indiar hark eraiki zuen Taj Ma...


Batetik bestera

literartea 1456440692268 literartea | 2006-07-29 00:57

                 Herriaren bizkarra bailitzan, herriari eutsola egoan mendiska batera igo eben. Hantxe eukan Nikanorrek beretzat zerturik gordelekutxu bat, erdi harpe, erdi aterpe. Berezi sarratu baten hegal batean, haitz haundi biri txapeltzat ezarririk, gurbiz-adar moltzoa, teilatua bailitzan. Bazter zulo hori eukan babes antzera; hantxe izten zituan bere gauzatxuak, atxaren irrikitu batean. Harako Robinson-en entzutea edo, ba eban Nikanorrek; eta bere modua, Diego Montes-en irudiaren errainu-distirak amesez ezarten zit...


Corcovado

literartea 1456440692268 literartea | 2006-06-29 23:30

Pianoak ezin dira lekuz aldatu. Europan ez dakit nola izango den. Europan agian bai, baina ez hemen. Europan agian txistu egin eta pianoek lau hankatan jarri eta egunkaria ekarriko dizute, magaleko zakur esanekoek bezala. Baina hemen ez. Pianoak. Monumentu tzar horiek. Corcovadoko Kristoa bezala. Nori pasako litzaioke burutik Corcovadoko Kristoa lekuz mugitzea? Pianoekin berdin. Corcovadoko Kristoari begiratzen diodan bakoitzean pianoaren musika datorkit niri belarrira. Enparau tzarrak, biak.   Harkaitz Cano, ‘Houdiniren anaia’ in Neguko Zirkoa, Susa Narratiba, 2005....


Fake

literartea 1456440692268 literartea | 2006-06-17 23:50

Morroiak apalategian utziriko hutsunea aprobetxatu nuen Fake eta Moulin Rouge pelikuletako bideoak eskuetan hartzeko. Fake ezagutzen ? galdetu zidan. Ezetz erantzun nuen buruz, aurrena gezurra esateko ohitura ez galtzeko, batez ere. Orson Wellesen pelikula bat da, erdi erreportaia, erdi fikzioa, erdi adar-jotze moduan antolatua, erritmo bizikoa. Munduan izan diren hainbat faltsifikazio handiren errepasoa egiten da filmean, eta margoen faltsifikazioak protagonismo handia hatzen du. Pelikularen bukaera aldera Wellesek hogei Picassoren faltsifikazioaren berri ematen du. Ikusleak amua ...


Hockney

literartea 1456440692268 literartea | 2006-06-09 23:13

                       Hala ere, gehien harritu zintuena, korridore baten amaieran ikusitako koadro bat izan zen. Hura, edo, behinik behin, haren oso antzekoak ikusiak zenituen katalogoetan. David Hockney-ren aspaldiko piszinetako bat zen, eta bat-batean otu zitzaizun oraindik ez zeniola neurri egokia hartu Joaquin Aldazi. Hockneyren lanak baldin bazituen etxean, bazitekeela zeu baino gazteagoa izatea gizon zahar hura. Koadroa atsegin zitzaizula esan zenionean, beste bi lan txiki...


Zazie Metroan

literartea 1456440692268 literartea | 2006-06-02 22:49

                       -         Sainte-Chapelle erakutsi diezu? -         Egundoko zori ona izan diten. Ixten ari zitunan eta ehun metro egiteko aukera izan diten beirateen aurrean. Izugarri ederrak (keinua), beirateak. Pozez gainezka zauden (keinua). Ez da hala, my gretchen lady? Baietz esan zuen aukeraturiko turistak, xoraturik. Raymond Queneau, Zazie metroan. Ibaizabal, 1996. Joxan Elosegiren itzulp...


literartea 1456440692268

Liburuetan topatutako artelanak, idazleek euretara deskribatutakoak eta euskarria edozein dela ere, begi-bistara ekarriko ditugu aldian-aldian. Ea zenbat diren! Noizean noiz kantei ere egingo diegu leku.

Azken iruzkinak