Aitzur eta sagarrak

literartea 1456440692268 literartea | 2010-12-22 21:57

Ikasteko estrategiak 1: Testuinguru esanahidunak ikasten laguntzen digu.

 

Nazario lehenengo lerroko ikasmahaietako batean eseri zen, maisuaren aurrez aurre.

-          Zenbat urte dituzu?

-          Hamahiru.

-          Hamahiru urte dituzu eta ez duzu behin ere pentsatu idazten eta irakurtzen ikastea?

-          Honoratok bokalak irakatsi dizkit: a-e-i-o-u. Kontsonanteren bat ere bai. Hitz batzuk ere ikasi ditut: agua, vino… Izebak, berriz, milaraino kontatzen irakatsi zidan: aitzur bat, bi aitzur, hiru aitzur, lau aitzur…

-          Nahikoa-nahikoa. Baina jakin al daiteke zergatik erabiltzen dituzun aitzurrak kontatzeko?

-          Sagarrekin ere konta dezaket: sagar bat, bi sagar…

-          Eta zergatik ez bat, bi, hiru, lau…?

-          Hiru aitzur hiru aitzur dira, eta hiru sagar hiru sagar, baina hiru, horrela… apellidurik gabe, ez da ezer.

 

 

 

Joan Mari IRIGOIEN, Bestea da Mundua. Orbetarrak I. ELKAR, 2008. 210-211 orr.