I married a communist

literartea 1456440692268 literartea | 2010-01-15 22:05

Jaungoikoak zazpi egunean den oro sortu zuenean, hegaztiak, ibaiak, gu geu… ez zion literaturari hamar minutu ziztrin ere eskaini. “Eta literatura izango da. Batzuek gustuko izango dute, beste batzuek ezin izango dute burutik kendu eta jardun besterik ez dute egingo…”. Bai zera! Ez zuen halakorik esan. Goikoari iturginik izango ote zen itaundu izan bazenio, “Jakina, izango dira” erantzungo zizun, “Etxeetan biziko da jendea, eta iturginak behar-beharrekozak izango dira”. “Medikurik izango ote da?” “Bai, horixe. Jendea gaixotu egingo da eta nork botika eman bestela?” “Eta literatura, izango ote da?” “Literatura? Zertaz ari zara? Zertarako balio du horrek? Arren, unibertsoa sortu behar dut, ez unibertsitate bat. Literaturarik, beraz, ez”.

 

Philip Roth

I married a communist, 1998


Utzi iruzkina: