var page_note_ratio = 1; F.decorate(_ge('photo_notes'), F._photo_notes).notes_go_go_go(4119617340, 'http://farm3.static.flickr.com/2569/4119617340_41ee84a13b_t.jpg', '3.1444');
Gorbeialdean bertso eskolak txanpiñoiak bezala ugaritzen ari diren honetan, hona tresna erabilgarri bat: BERTSOLARIXA. Nahi duzuen bukaera sartu (-ita, -ako, -uru), lege fonetikoei BAI esan (PeTaKa eta BeGiRaDa forever) eta prrrrrt... krixton errima pila klik bakarrean. Laister bertso eskolara portatilarekin joaten hasiko gara, jeje...
Bertsolari gazteen Bertxoko sariketako hirugarren edizioa martxan dago, eta lehen kanporaketa joan zen ostiralean jokatu zen Abornikanoko txokoan. MIKEL ARTOLA eta IÑAKI VIÑASPRE sailkatu ziren finalera. Beraiekin batera aritu ziren Patxi Iriart, Ekhi Erremundegi, Saioa Alkaiza eta Jagoba Apaolaza. Lierni Altuna izan zen saioko gidaria. Ostiral honetan, Azaroaren 13an, Zalduondoko Zeledon txiki elkartean bigarren kanporaketa izango da eta bertan beste 6 bertsolari gazte lehiatuko dira: Jokin Labayen, Xabier Igoa, Jon Elizetxe, Miren Amuriza, Izar Mendiguren eta Ander Solozabal. Ander...
IZARRAKO Heldu eta gazteen bertso-eskola martxan jartzeko zita: EGUNA: Azaroaren 13an, Ostirala, ORDUA: 20:00etan LEKUA: IZARRAKO FRONTOIA Interesik baduzu, bertara azaldu eta hantxe lotuko dira ordutegi eta taldeak. LAGUNTZAILE
Badatorrelaaaaa! Eta gainera, hasi eta buka gure inguruan egingo du: Izarran hasiko da, eta Aramaion bukatu. Harro egoteko moduan gaude... Ez pentsatu gaizki, karteleko tituluan jartzen duen Q hori ez da ortorgrafia-akatsa. Qalitatearen sinbolo dela esaten dute, eta ez dugu kasualitatez erabili: aurtengo Bertxoko kalitatean gora doa!! Emango dizuegu aurrerago berri gehiago. Bitartean, kuxkuxeatu karteleko izenak, herriak...
HONA HEMEN URRIKO BERRIPAPERETIK ateratako perla autoktono multikulturala... Aupa Legutioko sirenak! Aaaaaaaai, Legutio Legutio... Herri bidaiari-multikulturala... Bertako bertsoeskolako kide batek Danimarkan pasa dink uda, eta opari honekin bueltatu dunk etxera (hurrengoan Danimarkeraz!). Bertso kolektiboa omen... Sirena tristeari bezala, malko emozionatu bat atera digu guri ere (snif): sometimes in your life it seems like ooh your are falling, and your eyes are filled with tears cause you´ve been crying. but don´t loose your hopes, your troubles´ll go flying. so don´t worry about that...
Apa lagunok, kurtso berria hastearekin batera hasi dira bertso-eskoletako euliak gure inguruan hegan, eta, belarri zuloetatik sartu arte ez dute etsiko!Udazkenarekin batera datorren bertso-festa amaigabea izango da. Bertso afariak, saioak, sariketak eta txapelketa nagusia uUUUooOOOu! 2009-10-02, ARAMAIOBertso-afariaAuzoa: Untzilla Protagonistak: Amaia Agirre, Anjel Mari Peñagarikano 2009-10-12, ARAMAIOBertso-bazkariaLekua: Kasatxo Ordua: Eguerdia Protagonistak: Aitor Mendiluze, Jexux Mari Irazu 2009-11-06, IZARRABertxoko sariketako kanporaketa Lekua: Gaztetxea ...
Eta ez nolanahikoak gainera!! Irati Andaren itzulera mundiala bertsotara!! zorionekoak gu! Eta nor ote da bigarren argazkiko buruhandi hori? (eufemismo bat da)
Eta nola gainera... aspaldian ikusi gabeko figuren arteko desafio mundiala Uzkianon! Iñaki Viñaspre & Zigor Enbeita vs. Irati Anda (uououou!) & Oihane Perea Lan eta Jolas elkarteak URKABUSTAIZ EGUNA antolatzen du urtero, eta bertsoak ez dira falta izaten. Bejondeiela! Horrelako zerbait ikusik dugu? Eez, bertsolariak estilizatuagoak dira... animatu!
Igande honetan, hilaren 27an, Sagardo Eguna izango dugu Aramaion, eguerdiko 11:30etatik aurrera, Txirritola euskara elkarteak antolatuta. Eta Sagardo Egun batean bertsolariak falta? mmm, malo... Andere Arriolabengoa eta Xabi Igoa izango dira bertan. Ez dakiguna da, sagardoa edan aurretik ala ondoren kantatuko duten... diferentea da eta... Etorri eta gozatu!