Gorbeialdea bertsotan

eskualdeko bertso kontuak

Ostiralean jokatu zen Aramaion eskolarteko bertsolari txapelketetako gure eskualdeko finalerdia. Idatzizko lanak egin zituzten lehenbizi eta gero bat-batekoaren txanda izan zen. Peru Abarrategi gazteak lortu zuen txapela eskura eramatea, Antton Karreterok bigarren postua eta finalerako txartela. Horiekin batera aritu ziren, Peio Arriolabengoa, Beñat Zalakain, Sabin Aranburu eta Danel Fernandez Aramaioko bertso-eskolako figurak. Zorionak guztiei eta finalean egurra!  Aramaion ere badakite idazten. Ez, ez, ez.... onena (H gabe) Peru izan zen!!! Bertso-eskolako mari pertxentak, dator...


2009-06-06, GASTEIZArabako eskolarteko txapelketako finalaLekua: Armentia ikastola Ordua: 10:30etanaurrera 14 urte arteko finalistak. 11:30etan 14 urtetik 18 urtera bitartekoak. 2009-06-13, IZARRABertso-poteoa eta bazkaria Izarran Ordua: 20:00 Lekua: Frontoiko taberna. Protagonistak: Zigor Enbeita, Angel Mari Peñagarikano eta Andoni Egaña.                                      &nbs...


EGIN KLIK irudiaren gainean, eta on egin!    SUMARIOA: Haindietatik txikietara Oiongo bertso-eskola Arabako bertsojale gazteen topaketak Eskolarteko txapelketa Zernahi: Urteko bertsorik onena Hilabeteko Agenda


              18 urtez azpiko arabako ikastetxeetako eta bertso-eskoletako haur eta gazteen txapelketako edizio berri bat dakarkizuegu Arabako Ikastolen Federakundea eta Arabako Bertsozale Elkarteak. 1300 lan inguru izango dira idatzizko sailean eta 35 haur eta gaztetxo inguruk parte hartuko du bat-batean. Idatzizko txapelketak 3 sail izango ditu aurten, Lehen Hezkuntza, Bigarren hezkuntzako lehen zikloa eta 14 urtetik 18 urtera bitarteko gazteena. Bat-batekoak bi besterik ez, 14 urte arteko gaztetxoena eta 14 urtetik 18 urtera bit...


Gaztea bazara (edo zure burua gaztetzat baduzu), bertsoak jatea gustatzen bazaizu, arabarra izateaz harro bazaude... zatoz gurekin UBIDEARA! Primerako menua dugu zuretzako. Arabako bertso-eskola guztietako gazteak batu nahi ditugu, elkar hobeto ezagutu eta primeran pasatzeko. Topaketa aprobetxatuz 14 urtetik 18 urtera bitarteko gazteen eskolarteko txapelketako kanporaketa egingo dugu (Finala Ekainaren 6ean izango da). 3 eguneko egonaldiaren kostua 30 euro izango da, janaria eta aterpetxea barne. Bide batez, esan dezagun paraje zoragarri batean dagoela, egin klik eta ikusi, ikusi. IZE...


  Arabako Bertsolari txapelketako finala Hitzetik Hortzeran. Ostegunean, 21:30ean, ETB-3n eta igandean, 14:30ean, ETB-1en.        FINALA OSORIK, bertsoa.com-en Gasteiz - Zortziko handia Gasteiz - Zortziko txikia Gasteiz - Puntuak Gasteiz - Hamarreko txikia Gasteiz - Bakarkako lana Gasteiz - Buruz burukoa. Sei puntuan eta kartzela Gasteiz - Txapeldunaren agurra


  OIHANE PEREAK JANTZI DU TXAPELA  ARABAKO BERTSOLARI TXAPELKETAN   Oihane Perea aguraindarrak 609,5 eskuratu ditu eta Asier Otamendik 588 punturekin lortu du bigarren postua. Bi hauek arituko dira udazkenean hasiko den Eukal Herriko Txapelketa Nagusian. Hirugarren Manex Agirre izan da, 406,5 punturekin.    Saio borobila burutu dute guztiek, inoiz baino freskotasun handiagoarekin. Honako hau izan da azken emaitza   ARABAKO BERTSOLARI TXAPELKETA 2009 Gasteiz (Finala) BERTSOLARIAK Oihane Perea Perez de Mendiola (609) ...


Larunbatean izango da Arabako Txapelketaren final handia eta hedabideen aurrean aurkeztu dute Arabako Bertsozale Elkarteak eta Gasteizko Udalak.Bertan izan dira, nola ez, apirilaren 4an Gasteizko Printzipal Antzokian kantatuko duten sei finalistak: Oihane Perea, Manex Agirre, Asier Otamendi, Rikardo Gonzalez de Durana, Juan Mari Juaristi eta Iñaki Viñaspre.Arratsaldeko 17:00etan hasiko da saioa eta Idoia Beitia gai-jartzailearen esanetara arituko dira bertsolariak. Sarrerak aldez aurretik eskuratu nahi izanez gero, hiru bide hauetako bat erabili dezakezue: AMAIA ZENTROAN, astelehenetik o...


GIPUTXIEK irabazi zuten, ordea. Bart gauean ospatu zen Urnietako Oianume jatetxean Beterriko II. Bertsolari txapelketaren finala. 70 lagun bidu zituen afalostean etorri zen Arabako eta Gipuzkoako taldeen arteko norgehiagoka. Arabako taldea, Oihane Perea, Iñaki Viñaspre eta Manex Agirrek osatua izan zen, eta Gipuzkoakoa Uxue Alberdi, Ander Lizarralde eta Jokin Labaienek. Entzuleen ustez, Gipuzkoarrek merezi izan zuten garaileen txapela. 58 lagunek eman zuten botoa, horietako 38 gipuzkoarrentzat izan ziren, eta 20 arabarrentzat. 7 botante bakarrik eraman genituela kontuan hartuta, 13 lagun ...


Ba, bai lagunok. Gurasoak bistatik galdu eta lagunekin oporretan juteko ez dago udara heldu arte itxaron beharrik. Azken urteotan egin dugun bezala, Gorbeialdeko herrietako lagunak batuko gara apirileko oporretan, elkar ezagutu, bertsoetaz gozatu eta primeran pasatzeko. Bertsoa izango da konektatuko gaituena, eta Manurga topagune paregabea! Beraz, Izarra, Legutio, Aramaio, Gopegi, Murgia, Sarria eta abarreko herri zoragarrietan bizi zareten haurrok, prestatu motxila eta zatozte BERTSO ABENTURARA! IZENA EMAN APIRILAREN 2a baino lehen eskuorria eskuratzeko, egin KLIK INFORMAZI...