Gorbeialdea bertsotan

eskualdeko bertso kontuak

…Baina 30 urte direnezdenbora eta denboratxapel hau doa gaurko honetanSuñara, Untzilla ondoraudaberria aurten bi aldizbaitator Aramaiora


Ba hoixe, errebantxa jokatuko dutela finalist(o)ek maiatzaren 21ean, Kanpezun. Hona datuak: Lekua: Frontoia Ordua: 14:30 Antolatzailea: Arabako Bertsozale Elkartea Bertsolariak: Zigor Enbeita, Iñaki Viñaspre, Manex Agirre, Oihane Perea, Asier Otamendi, Ander Solozabal. Mendialdeko Euskal Jaiaren barruan kokatzen da saioa, gainera. Festa egun mundiala beraz! hona programa: egunean zehar jai giroa  zanpantzarrekin dianak  albokariak, batukada, txistulariak, txalaparta  goizean zehar  merkatua eta txozna kanpezuko plazan  11:30 herri kirolak umeentzako plazan  1...


  Udaberrian…  BERTSO ABENTURA SARRIAN  Ekainaren 10, 11 eta 12an   8-12 urteko haurrentzat       IZEN EMATEA: Maiatzaren 26a baino lehen ZUIAKO KUADRILLAKO UDALETAN     INFORMAZIO GEHIAGO:   Zuiako Kuadrillako EUSKARA ZERBITZUATelefonoa: 945 430167E posta:  euskara@cuadrillazuia.com ________________________ Arabako Bertsozale Elkartea Tel: 945 010505 - 688616531 e-posta: araba@bertsozale.com    


 2011-04-09 AramaioKorrika. BertsolariakLekua: Kultur etxearen ingurua Ordua: 20:00 2011-04-10 UrbinaBertso-dantza plazaLekua: Mendebaldea institutua Ordua: 13:30 Bertsolariak: Oihane Perea, Iñaki Viñaspre eta Elyem Chej Antolatzailea: Legutioko udala 2011-04-16 IzarraUrkabustaizko Esaera Zaharren TxapelketaLekua: Frontoia Ordua: 12:00    ETA GAINERA... Ikus Eskualdeko euskararen orria Zuiako Kuadrillan agenda moduko bat ateratzen dute, "euskararen orria". 2011ko apirilaren 9. alea argitaratu dute. Deskargatu hemen  


Manex Agirre aramaioarrak irabazi du Arabako bertsolari txapelketa. Asier Otamendirekin batera iritsi da buruz burukora, eta 16 puntuko aldea atera dio azkenean aramaioarrak. Txapela, familiari eta kartzelan 30 urte preso daramatzan Jon Agirre preso aramaioarrari eskaini dio Manex Agirrek. GA_googleFillSlot("goienanet_osoa_erdian_468x60");Gasteizko Printzipal antzokian jokatu da finala gaur. Sei bertsolari aritu dira txapelaren bila. Antzokia jendez beteta eta sekulako giroa zela ospatu da arabar bertsolarien festa handia. Blanca Gomez de Segura artisauak jantzi dio txapela txapeldunari. I...


Bi hilabetetako periploaren ostean, hemen dugu 2011ko Arabako Bertsolari Txapelketako finalisssimoa. Apirilaren 2an izango da, larunbata, arratsaldeko 17:30ean Printzipal Antzokian. Tartean Gorbeia inguruetako bi ordezkari, gainera: Manex Agirre eta Zigor Enbeita (eta Xabi Igoa, izpirituz bada ere, finalean egongo da... enpate, enpate... kauenzotz! animo Xabi! Sarrerak eskuratzeko ez dago aitzakiarik... hemen dituzue salgai: www.bertsosarrerak.eu webgunean Gasteizko Amaia Zentroan Laudioko Ilargi Tabernan Amurrioko Txokogorri Tabernan Aguraingo Txirrita liburudendan Eta ondorengo kron...


Manex Agirre, Asier Otamendi, Oihane Perea, Iñaki Viñaspre, Zigor Enbeita eta Ander Solozabal pasatu dira finalera   Hustu da finala freskatzeko hamazortzi bertsolarik izandako aukera. Asteburuan jokatu ziren Aramaio eta Agurainen Arabako bertsolari txapelketako azken finalerdiak. Aramaion, Asier Otamendik irabazi zuen, eta Agurainen, Zigor Enbeitak. Zigoitian irabazle izan zen Manex Agirrerekin batera, hortaz, zuzenean sailkatu dira hiru bertsolariak apirilaren 2an Gasteizko printzipal antzokian ospatuko den finalera. Puntuazioari eskerrak, berriz,  Oihane Pereak, Iñaki Viñasprek...


ITURRIA: goiena.net Bertsozaleek ederto disfrutatzeko moduko saioa izan zen atzokoa Aramaion. Ale ederrak, baleko maila baina ezusteko gutxikoa: Asier Otamendik lortu du puntuaziorik altuena (346,8) eta Xabier Igoa aramaioarra hirugarren geratu zen (318,5 puntu). Asier Otamendi, ezker muturrean, eta Xabier Igoa, abesten Argazkia handitu Aldarte umoretsuan heldu zioten saioari bertsolariek, gehien bat, bakarkako sortetan oso maila txukuna erakutsita. Lan ona guztiek, baina azkenean faboritoak eskuratu du finalerako zuzeneko txartela eta Xabier Igoak Aguraingo azken finalerdiko emai...


Igande honetan, martxoak 13, jokatu zen Arabako Bertsolari Txapelketako lehen finalerdia. Zigoitiko Kultur zentroa bertsozalez bete zen Serapio Lopez, Irati Anda, Oihane Perea, Manex Agirre, Ainhoa Comas eta Felipe Zelaieta bertsolariak Unai Gomez aurkezlearen agindupean ikusteko. Ainhoa Comasek, finalerdietako ordezkoak, Andere Arriolabengoaren lekua bete zuen azkeneko momentuan ezin izan zuelako etorri. Bertsolariek urduri hasi zuten saioa, baina lasaitu ahala saioa berotzen joan zen. Zortziko handian Perea eta Agirrek erakutsi zuten daukaten maila eta oso ofizio polita egin zuten. Zort...


Txapelketa bigarren fasera pasa da, eta lehenengo finalerdia igande honetan izango da. Non? Zigoitian, non bestela? Eguna eta ordua? martxoaren 13a, igandea, 17:30ean Lekua? Zigoitia aretoa (Zentro soziokulturalean) Protagonistak? honakoak: Oihane Perea Manex Agirre Serapio Lopez Felipe Zelaieta Andere Arriolabengoa Irati Anda Eta aurkezlea Unai Gomez handia... informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen eta gozatu!