Gorbeialdea bertsotan

eskualdeko bertso kontuak

Zigoitiarra (edo ingurukoa) bazara, eta bertsoa zer den ulertu eta bertsoaren misteriora hurbildu nahi baduzu, Gaizka Urtaran jaun txit prestuak (eta tailer-dinamizatzaile profesionalak) lagunduko dizu, kartelean ageri diren egunetan... Baina horretarako izena eman behar duzu, lehen bait lehen. Animatu!!!


Hemen duzue Zuiako kuadrillak hilero ateratzen duen "euskararen orria". 2010eko azaroan 5. alea argitaratu dute.



Inoiz baino goizago dator aurten... (nola aurten? 2011ko txapelketa ez da ba?) Ba bai, aurten. Azken txapelketetako arrakasta totalak eta parte-hartzaile kopuru handiak, aurrekanporaketak egitera eraman gaitu... Eta haietako bat Elosuko marko inkonparablean egingo da. Elyem Chej bertsolari autoktona egur-banatzaileak 7 kontrariorekin egin beharko du bertsotan, bakoitza Arabako punta batekoa. Giro earra eta bertso earragoak segurtatuta daude... eutsi gaztiak! 2010-10-30, ELOSU2011ko Arabako Bertsolari Txapelketako 3. Aurre-kanporaketa Lekua: Elkartea Ordua: 14:30 Antolatzailea: ARABAKO BERTS...




Topera gabiltza azkenaldian Gorbeia eta Anboto inguruetan. Datorren asteburuan ere sekulakoa dator. Begiratu bestela azpian duzuen argazki album-a... zenbat protagonista, eta zein atraktiboak! uuummmm! eta beraiek ikusteko zenbat aukera! 2010-10-01, ARAMAIOBertso-afariaAuzoa: Untzila Protagonistak: Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano 2010-10-02, IZARRAUrkabustaiz eguna. Bertso-bazkariaLekua: Plaza Ordua: 15:00 Antolatzailea: IZARRAKO JAI BATZORDEA, LAN ETA JOLAS ELKARTEA Protagonistak: Zigor Enbeita, Amets Arzallus, Julio Soto 010-10-02, ELOSUElosuko jaiak. Bertso-saioaLekua: Txoznagune...


2010-09-24, ARAMAIOBertso-afariaAuzoa: Etxaguen Lekua: Auzoko elkartea Protagonistak: Beñat Ugartetxea, Amaia Agirre  2010-09-25, ARAMAIOSaio berezia: "Bertso berriak eta kopla zaharrak" Auzoa: Etxaguen Lekua: Auzoko elkartea Ordua: 23:00 Protagonistak: Xabier Amuriza  Argazkiak.org | Etxaguengo San Migelak 2010 © cc-by-sa: Euskara Zuia


Iraila badoakigu esku artetik, eta udazkena iritsi da bere lanbrolarre eta herdoil koloreko hostro eta sentsazio... mmmm...Kirmen Uribe gutxiago irakurtzea hobe. Goazen harira. Bertsoz betea izan da iraila Gorbeialdean, nola ez! Alde batetik, Zigoitia Euskaraz jaialdia izan genuen Mairuelegorretako koban. Iratxe Ibarra eta Oihane Perea (biak sorgin samarrak aurretik ere, dena esan beharra dago) izan ziren bertan kantuan. Akelarrea, euskara, koba barruko frexkura... ederki ibili zirela esan beharrik ez dago. Baina gu azpiko argazkiarekin gelditzen gara. Aramaioko pipiolismoaren erakusgarri ...


Zuiako Kuadrillan agenda moduko bat ateratzen dute, "euskararen orria". 2010eko irailean 3. alea argitaratu dute.Deskargatu hemen  IRAILEKO BERTSO AGENDA ZUIAN 2010-09-10, LEGUTIO OstiraleanJaiak. Bertso-pilotaLekua: Frontoia Ordua: 22:30 Antolatzailea: LEGUTIOKO UDALA Protagonistak: Andoni Egaña, Sebastian Lizaso 2010-09-12, ZIGOITIA, igandeanZigoitia EuskarazLekua: Mairulegorretako kobazuloa Ordua: 11etan Antolatzailea: KIRIKIO EUSKARA TALDEA Protagonistak: Iratxe Ibarra, Oihane Perea 2010-09-12, ARAMAIO, igandeanTxirritxola eguna. Txotx irekieraAntolatzailea: TXIRR...