Gorbeialdea bertsotan

eskualdeko bertso kontuak

Ematen du 3.etik aurrera jendeak serioago hartu duela bertsoglifikoen asunto hau... Bueno, hemen doa laugarrena eta azkenaurrekoa. Zein da ariketa?... eta ez berotu, ezagutzen zaituztegu...


Exitoa esan nahi genuen, jendeak erantzunen bat jarri duelako... hori bai, oraindik inork ez du ezer asmatu... zoragarriak zarete. Aiba hirugarrena. Bertsolari izena da hau ere. Erakutsi zuen neuronak ez dituela abuztuko beroak mazpildu... Argazkiak.org | 3. bertsoglifikoa © cc-by-sa: Euskara Zuia


Lehenengo bertsoglifikoak izan duen arrakasta izugarria ikusirik (erantzunetan ikusi dezakezue, 100 erantzunetik gora, zoragarria, milesker!) bigarrena jartzea pentsatu dugu. Ikusten duzuenez, erredakzio taldeak izerdi galantak bota ditu prestatzeko... Ea, nola du izena bertsolariak? eta hau, pistarik gabe... eta animatu, eta idatzi!  Argazkiak.org | bertsoglifikoa 2 © cc-by-sa: Euskara Zuia


Gorbeialdea bertsotan blogeko erredakzio taldeak (570 langile prestu inguru) ez daki oso ondo abuztuan Gorbeia inguruetan baten bat badabilen, edo bertso-mundu guztia Karibera joan den daikiriak edatera... Inor blogera sartzen den edo ez konprobatzeko, xixtima mundiala asmatu dugu: gaurtik hasi eta irailera arte, noizean behin (osea, prakabarrenetan jartzen zaigunean) bertsoglifiko bat jarriko dugu. Erantzun, eta Ruben Sanchez-en "Araba, bertso istori ezberdin bat" liburua jasoko duzue opari (JIA JIA JIA JIA JIA, aze marroia). Hor doa lehenengoa, pista txiki batekin: bere herria urruñ ...


2010-07-09, ARAMAIOBertso afaria JAIXETANOrdua: 21:00 Antolatzailea: ARAMAIOKO UDALA. KULTURA BATZORDEA Protagonistak: Manex Agirre, Julio Soto, Jon Maia 2010-07-16, ARAMAIOBertso-afariaAuzoa: Arexola Protagonistak: Sebastian Lizaso, Andoni Egaña 2010-09-12, ZIGOITIAZigoitia EuskarazLekua: Mairulegorretako kobazuloa Antolatzailea: KIRIKIO EUSKARA TALDEA Protagonistak: Iratxe Ibarra, Oihane Perea 2010-10-02, IZARRAUrkabustaiz eguna. Bertso-bazkariaLekua: Plaza Ordua: 15:00 Antolatzailea: LAN ETA JOLAS ELKARTEA, IZARRAKO JAI BATZORDEA Protagonistak: Zigor Enbeita, Julio Soto, Amets Arzallu...


Igande honetan, ekainaren 27an, ZUIA EUSKARAZ eguna egingo da Murgian. Aurtengo gai printzipala EUSKAL KANTAK da. Eta bertako nobedade nagusia? Enrique Ortiz de Zarate aspaaaaaldian Murgiako patroi izandakoaren doinuari Oihane Pereak hitzak jarri, eta atera den kanta. ZUIA EUSKARAZ KANTA OFIZIALA!! hemen duzue entzungai:  Eta hemen kantagai (segi irakurtzen!!): “EL GORBEA” ZORTZIKOA ZUIA EUSKARAZ KANTA Musika: Enrique Ortiz de Zarate Konponketak: Juan Manuel Saez Letra: Oihane Perea (estribilloa) Bitoriano, Markina Gillerna, Jugo, Domaikia Ametzaga, Zarate Lukiano, Aperregi, Sarri...


Gorbeialdeko bertso-eskolek eta Arabako bertsozale Elkarteak, urte honetako uzta bildu dugu urtekari xume honetan. Bertan dauzkazue egon diren eta egongo diren gauza nagusienen berri. Gozatu eta presta itzazue motorrak udako bertso ibileren ostean ikasturte berria gogotasu hasiko dugu ta!


Bertsogintzako hiru "pesopesau" ekainaren 19an, 19:30etan, Frontoitik hasita. apuntatzeko eman izena frontoian bertan, ekainaren 17a baino lehen. Gozatu!


Zuiako Koadrilak eta Zuia-Gorbeialdeko mintzalagunak elkarlanean antolatuta, piano batek bertsotan nola egiten duen entzungo dugu Ainhoa Ansa eta Jagoba Astiazaranen eskutik. Kanturako zaletasuna duenak aukera polita du bapo jan eta "trino" batzuk egiteko... eta seguru bertso zaharren batzuk ere tokatzen direla tartean... Lekua: Zigoitiko Bengolarra tabernan (frontoiaren ondoan) Data: ekainak 11, ostirala Ordua: 20:00etan Prezioa: 10 euro. Apuntatzeko: deitu DATORREN OSTEGUNA (ekainak 10) BAINO LEHEN 662120209 telefonora, edo idatzi gorbeialdea@mintzalaguna.org helbidera.


Ta probetako gogue sartu jaku... mmmm, gorri koloreko gauza danak gustetan jaku azkenaldixen!! Azpiko tipo honi be bastante ondo geraketan jako gorri kolorie... eta gainera, etzan gorritxu txapel beltza buru gainien jarritzienien... Eta azpiko beste hiru honei buruz, zer esan? keixak moduen, berde egotetik gorri eta heldu egotera pasetan dabitzela... zelako estilue! Ba hoixe, aurtengo Arabako eskolarteko txapelketako txapel eta txisterak (ez burukuek) Gorbeialdea etorri diela, eta konkretuki, Aramaixoa (gehixau jakin gurebozue, ). Aurreko zapatuen, txikinetan, Peru Abarrategik, Peio Arrio...