Keixak gorriketan dabitzela!

gorbeialdea-bertsotan 1456135080255 Gorbeialdea bertsotan | 2010-06-01 10:00
3

Ta probetako gogue sartu jaku... mmmm, gorri koloreko gauza danak gustetan jaku azkenaldixen!!

Azpiko tipo honi be bastante ondo geraketan jako gorri kolorie... eta gainera, etzan gorritxu txapel beltza buru gainien jarritzienien...

Eta azpiko beste hiru honei buruz, zer esan? keixak moduen, berde egotetik gorri eta heldu egotera pasetan dabitzela... zelako estilue!

Ba hoixe, aurtengo Arabako eskolarteko txapelketako txapel eta txisterak (ez burukuek) Gorbeialdea etorri diela, eta konkretuki, Aramaixoa (gehixau jakin gurebozue, ). Aurreko zapatuen, txikinetan, Peru Abarrategik, Peio Arriolabengoak eta Jon Izagak ederto kantetan dauiela demostrau auien, eta Xabi Igoak, atzaldien, haundixetan.

Danetik egon zan: bazkaixe, herri kirol eta jolasak, istorixak ugeri... eta gabien, bertsoJale gaztien topaketak... horko kronikaik ez dou hamen eingo, baine keixak gorritik berdea bueltau ziela kontau duskue, naturan kontrako giro arraro baten... hor geraketan da.

Zorionak irabazliei, eta parte hartzaile danei. Eta hurrengo, badakitzue, Agurainea, Euskal Herriko Eskolartekuen guriek animetan (Xabi, Peru, Ainhoa Comas eta Maddalen Arrausi). Egurre! 

Oihane

Oihane 2010-06-06 14:23 #1

<p>keixa berdeek ere badute beren grazia! Aupa Legutioko neskatilak! oso oso oso ondo!!!! EStitxu... snif! ea laster egoten garen... ANIMO SELEKTIBITATEAREKIN!</p>

<p>datorren urtean gehiago eta hobeto ahal bada!</p>

<p>&nbsp;</p>

igoazalea

igoazalea 2010-06-18 15:05 #2

Aupa XABI! Animo LARUNBATEAN AGURAINEN eta kantatu lasai... zuk dakizun bezala. Bertsolari handi egiten ari zara eta oso harro gaude zutaz!

Aupa peru!

Aupa peru! 2010-06-18 15:08 #3

Aupa Peru!!! Aupa Aramaioko keixa gorrixek!


Utzi iruzkina: