Gorbeialdea bertsotan

eskualdeko bertso kontuak

Maiatzaren 15ean, Larunbata, 12:00etan hasita Udaletxeko plazatik. IZEN EMATEA: Maiatzaren 10a baino lehen!!!   Txapelketa hau taldeka jokatzen da Taldea gehienez bost lagunek osatuko dute Ehun esaera zahar ikasi beharko dira Talde bakoitzari bertsoa kantatuko zaio. Esanahiarekin lotutako esaera zaharra esan beharko da hitzez hitz Asmatuz gero 2 puntu lortuko dira erratuz gero errebote egongo da. Errebotean asmatuz gero puntu bat. Txapelketa bitan banatuko da. Puntu gehien lortzen duten taldeak sailkatuko dira. Goizean sailkatutako taldeek parte hartuko dute arratsaldeko finalean. Be...


           1.finalerdia Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketa  Apirilak 11, igandea, 17:30etan bertso-jaialdia ARAMAIO vs KAKITURRI-EHARI (Gasteiz)  ZIGOITIko Aretoan Gainera, Bertso Sorta Kolektibo Lehiaketan 3 talde: MaeztuBertsoaren saltsan (Gasteiz)Aldapazaleak (Gasteiz)  Sarrerak saioa hasi aurretik, aretoan bertan jarriko dira salgai Arrunta: 5€, Bazkideentzat: 3€, 16 urtetik beherakoak: dohainik  


  Laaaaasai, pilota hau baino gogorragoari egin beharko diote eta aurre bertsolariek... uuui, barkatu, pilotariek!   Zuiako Udalak bertso-pilota antolatu du datorren apirilaren 2an. Murgiako Palatu pilotalekuan izango da, arratsaldeko 19:30etan.   Bi pilota-partida izango dira. Lehenengoan, Zuiako pilota-eskolako ikasleek jokatuko dute: X.Amor - B.Anda / A. Sevilla - A.Iturrate Bigarren partiduan, bikote bakoitzak bertsolari bat izango du botilero, bertsotan aholkuak eta abar emateko: Mikel Goñi - Velasco. Botileroa: Sebastian Lizaso. Arbizu-Keralt. Botileroa: Andon...


Amaitu da txapelketaren lehen fasea eta pozik gaude gorbeialdeko bertsolari eta bertsozale guztiak. Txapelketako lehen fasea ederra izan da benetan.  Lan txukuna egin dute Izarra, Elosu eta Aramaioko taldeek eta Aramaio izango da Finalerdietako gure ordezkaria. Hiru kamisetatik kamiseta batera pasatzeko ordua da. Aiaraldeko bizkaino frustratuen eta VTV faltsuen aurka treguarik ez! GUREA DA GARAIPENA! Lehen saioa gure eskualdean jokatuko da, Zigoitian hain zuzen ere. Etxean jokatuko du Aramaiok eta hori nabaritu behar da.  ELOSUKO taldeak bazkaria antolatuko du bertako t...


BERTSO ABENTURA SARRIAN, 2010eko Apirilaren 6, 7 eta 8an9-12 urte bitarteko haurrentzat PREZIOA: 40 €IZENA EMATEA: Martxoaren 25a baino lehen ZUIAKO KOADRILAKO UDALETXEETAN ESKURATU IZENA EMATEKO ESKUORRIA IAZKO ARGAZKIAK


        Arabako kuadrilla arteko bertso txapelketa 2010. Zuia – gorbeialdeko liga.   Aramaio, Izarra eta Elosuk osatzen dutena. Lehenego faseko kanporaketetako hirugarren saioa. Izarrako fontoian. Ostirala, Martxoak 12. Aurreko bi saioak Aramaioko taldeak irabaziak, Izarrako bertso eskola VS Elosuko Itorrigorri. Izarra “vertsus” Elosu, alegia.    Alea jacta est, zioen bertsolarietako batek. Baina zori alerik ez, dagoeneko. Irabazi arren Aramaiok pasa du hurrengo faserako Rubicon-a. Ave Caesar, morituri te salutant zuzenago litzateke. ...


Argazkiak.org | Akabetx 2010: Izarrako kanporaketa 2010-03-12 © cc-by-sa: gorbeialdea bertsotan


Atzo, martxoak 6, Elosuko txokoan aukera paregabea izan genuen Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketaren Zuia-Gorbeialdea ligako, bigarren saioaz disfrutatzeko. Afari zoragarria ta giro aparta. Elosuko elizaren goiko aretoan, bapo afaldu (eta edan) ondoren Bertso Sorta Kolektiboen lehiaketarekin hasi zen saioa. Lehiaketa honen oinarria bertso idatziak dira eta taldean kantatzen dira. Talde bakoitzak bere herria du gaia. Bart, Kanpezu, Bertsoaren Saltsan eta Maeztu aritu ziren kantari. Azken bi hauek pasatu ziren finalerdietara.   Ondoren bat-bateko saioa hasi zen. Aurreko saioare...


Ba bai, aurrera doa kontua, neska mutilak. Larunbat honetan (martxoaren 6an) izango da, azpian duzuen marko inkonparable honen inguruan, Gorbeialdeko bertso ligaren 2. kanporaketa (nahikoa aldiz errepikatu ez dizuegunez, Arabako Kuadrilla Arteko Txapelketaz ari gara, jeje):   Bertan nor lehiatuko den? ARAMAIOKO BASURDEAK ELOSUKO SILUROEN KONTRA Afalostean izango da saioa Elosuko Txokoan (20:30etan afaria), eta bapatekoaren aurretik bertso sorta kolektiboen txapelketako beste emanaldi bat ere izango dugu: Bertsoaren saltsan, Kanpezuko gazteak eta Maeztuko bertso-eskola taldeek e...