Izarrako gaztetxeAK bertso saio interaktiboa prestatu du. Irailaren 11n gau partean izango da zita, bertsolariak Zigor Enbeita eta Iñaki Viñaspre izango dira; hala ere publikoak ere modu aktibo batean hartuko du parte, gaiak jarriz, errimak asmatuz... . KURTSOA HASTEKO MODU EDERRA!
Gorbeialdeko euskaltzaleok urteroko zita izango dugu Irailaren hasieran ZIGOITIAN, Egitarau oparoa antolatu dute Zigoitia euskaraz taldeak, Zigoitiako udalak eta Kirikio euskara taldeak. Irailaren 13an izango da MAIRULEGORRETAKO ohiko jaialdia 11etan hasita. Bertsolariak IÑAKI VIÑASPRE eta XABIER SILVEIRA izango dira. Egitaraua eskuratu
Agindutakoa zor. Berandu bada ere, hona hemen Apìrilean Manurgan izan genuen BERTSO ABENTURAKO argazkiak. On egin! ">
ZuiaKaria ZuiaKaria, Zuiako Koadrilako aldizkari berria da. Koadrilan egindakoa eta bertako informazio, deialdi, irudi… eta sentimenduz ere osatutakoa; Koadrilakoa izateak eragindako harrotasun sentimenduz, zehazki. Lehen Aleak, Aramaioko bertso-eskolari buruzko erreportaia dakar, ELKARTEEN TXOKOA deitzen den atalean. Eskuratu aldizkaria PDF bertsioan Zuiakaria 1. alea
Hilaren 23an ospatuko dute eguna Duranan. Jolasak, tailerrak eta musika egongo dira Egitaraua 10:30 Puzgarriak, ludoteka, jumping eta tailerrak 12:45 Hamaiketakoa 13:00 Diskomobida: bazen behin espazioa 14:00 Itzulera AUTOBUSAK: Izarra: 10:00etan ikastolan Murgia: 10:10etan plazan Ondategi: 10:20etan Bengolarran Aramaio: 10:00etan Kiroldegian Legutio: 10:15etan Ikastolan DOHAINIK Eman izena Udaletan Uztailaren 17a baino lehen.
Aramaixoko jaixek 2009. EGITARAU OSOA IKUSTEKO EGIN KLIK Guk laburpentxo bat jarri dizuegu hemen, egitarauean azaltzen diren bertso saioak eta zenbait perla eder. Irakurri, gozatu eta ahal bada amaieran zeozer kontatu!... BARIKUE, uztailak 3 19.00 TXUPINAZUE ARAMAIXOKO SOKATIRA TALDEKOAK IZANDAKOEKIN Azkeneko urtietako arrakasta ikusitxe, San Ferminetako jende kopurue gainditzeko intentue eingo da. 19.10 BERTSO TRIKI POTEUE.- Gazte AsanbladarekinTRIKITILARIXEN KALEJIRA (Trikitixa eskolako kideak)HERRIKO BURUHAUNDIXEKHERRIKO TXISTULARIXEK Baten batek etxien egoteko gogue ba...
ARABAKO BERTSOZALE ELKARTEAREN BERRIPAPERA 2009-6-23 EKAINEKO ALEA Eta lasai, ez gara eta oraindik izerditan hasi… ondo ureztatuta sartu gara udan Arabako bertsozaleok. Maiatzean eta ekainean zehar ABETXIKI, Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren 2009ko edizioa jokatu da, Arabako bertsojale gazteen topaketak eta azpiko iruditan ikusi dezakezuen bezala, loreak eta fruituak sortzeko nahikoa ur eta lur izan dugu Araban… Gazteak sortzeko, eta helduak (eufemismo bat da, noski) frexko mantentzeko eskaintza ederra izan dugu beraz. Ea jasotako ur guzti honek uda osoan zehar irauten digun…...
XABI IGOA eta PERU ABARRATEGIK bigarren saria eskuratu dute Arabako Eskolarteko txapelketako finalean Arabako eskolarteko txapelketako finala jokatu da gaur goizean, Gasteizko Armentia ikastolan. Goizeko 9:00etarako Araba osotik hurbildutako 80tik gora haur eta gazte batu dira azken txapari ekiteko asmoz. Gure eskualdetik ere, azken urteetan ohikoa den bezala, ordezkaritza aparta izan dugu maila eta sail guztietan. Idatzizko lana izan da lehendabizi egin beharrekoa eta finalera sailkatu diren bertsolari gaztetxoek liburu sorta, zukua e...