Gorbeialdea bertsotan

eskualdeko bertso kontuak

                Ostiralean jokatu zen Beterriko Txapelketako bigarren kanporaketa, Zizurkilgo Olentzo jatetxean. 40 lagun inguru elkartu ziren saioa entzuteko. Publikoak emandako botoen arabera, honela gelditu zen sailkapena: Arabako Otsoak: Iñaki Viñaspre, Manex Agirre eta Andere Arriolabengoa    17 boto Bizkaiko Azeriak: Gorka Ostolaza, Gorka Lazkano eta Onintza Enbeita      11 boto Bizkaiko taldean, berez, Oihana Bartrak ere kantatu beharra zeukan, baina, agertze...


Arabako bertsolari txapelketak baditu finalistak   Oihane Pereak lortu du finalerako zuzeneko txartela eta Manex Agirrerekin batera Iñaki Viñaspre, Rikardo Gonzalez de Durana, Juan Mari Juaristik eta Asier Otamendik izango dute aukera txapela lortzeko.       Arabako bertsolari txapelketan finalean kantatuko duten bertsolariak zeintzuk ziren jakin asmoz, jende andana bildu zen Aramaioko kultur etxean jokatutako finalerdira. Idoia Beitiaren esanetara Oihane Perea, Ruben Sanchez, Zigor Enbeita, Asier Otamendi, Andere Arriolabengoa eta Xabi Igoa izan ziren kantuan. Sai...


    Martxoaren 22an, 17:00etan ARAMAIOKO KULTUR ETXEAN


Manex Agirre sailkatu da zuzenean Arabako Bertso Txapelketako Finalera. Datorren igandean, Aramaion erabakiko da zein bertsolari lehiatuko diren Gasteizko Printzipalean.     Zigoitiako aretoa betetzear hasi zuten saioa atzo, Manex Agirre(334 puntu), Iñaki Viñaspre (324), Rikardo Gonzalez de Durana (313), Juan Mari Juaristi (311), Izar Mendiguren (298’5) eta Serapio Lopezek (260). Seiak aritu ziren bi orduko lanean, Idoia Beitia gidari zutela.   Ehundik gora lagunek berotu zuten Zigoitiako saioa. Bertsolariak erregular aritu ziren oro har, eta denek utzi zituzten ale ederrak....


  Igandean izango da Zigoitian Arabako txapelketaren lehen finalaurrekoaBertsolariak: Iñaki Viñaspre, Izar Mendiguren, Rikardo Gonzalez de Durana, Serapio Lopez, Manex Agirre, Juan Mari Juaristi.Gai-jartzailea: Idoia Beitia.Martxoak 15, igandean, arratsaldeko 17:00etan.


  Eguzki printzen laztan goxoek aldatu dute paisaia... elurra urtzen hasi da eta lorez bete da zelaia Piropoposta freskatzea da blogean daukagun nahia Udaberria izan daiteke horretarako garaia!


2009-3-03 BERRIPAPERA.


  Zigoitia 2009-03-15 Kultur Etxea, 17:00etan. Manex Agirre, Rikardo Gonzalez de Durana, J.M Juaristi,  Iñaki Viñaspre, Serapio Lopez eta Izar Mendiguren. Aramaio 2009-03-22 Kultur Etxea, 17:00 etan Asier Otamendi, Oihane Perea, Zigor Enbeita, Andere Arriolabengoa, Ruben Santxez eta Xabi Igoa  


Abtx 09 martxan da lagunok, eta hau Gorbeialdea eskualdeko bloga denez, komenigarria iruditu zaigu gure eskualdetik txapelketara doazen 6 fantastikoak bertsolari arruntengandik bereiztea. Izatez diferenteak gara, ze krixto! gainera bi FINALERDIAK gure eskualdean jokatuko dira. Onenak eta guapoenak garelako. Ta hori gutxi balitz, preparatu daitezela bertsolariak Aramaixoko gai-jartzaile TEAMaren aginduetara dantza egiteko. Ta ahaztu baino lehen, beste gauza bat!!!! Aramaixoko NAIAK egindako logue, ze polita den, eh? Ja! Gora gu eta gure autoestima!!! AZKEN-LAURDENAK Am...


ARABAKO BERTSOZALE LEKARTEAREN BERRIPAPERA. Ba horixe... SUSTRAIAK ERROTUZ!!! Garrantzitsua da Arabako Bertsozale elkartearentzat Arabako Bertsolari txapelketa. Nola ez da bada izango! Urte osoko egutegia eta bertso jarduna baldintzatzen duela esan genezake: lana dakar, antolatu egin behar da, babesleak bilatu, kanporaketen eta gainontzeko saioen lekuak lotu, komunikazio lana egin…Ez elkartearentzat bakarrik, bertsolarientzat ere garrantzitsua da ABeTx (kasu honetan 09). Entrenatzen hasten dira (batzuk modu intentsiboan, beste batzuk modu “destentsiboan”), urduritasuna areagotuz doa egunet...