2009ko lehen alea
ARABAKO BERTSOZALE LEKARTEAREN BERRIPAPERA.
Ba horixe... SUSTRAIAK ERROTUZ!!!
Garrantzitsua da Arabako Bertsozale elkartearentzat Arabako Bertsolari txapelketa. Nola ez da bada izango! Urte osoko egutegia eta bertso jarduna baldintzatzen duela esan genezake: lana dakar, antolatu egin behar da, babesleak bilatu, kanporaketen eta gainontzeko saioen lekuak lotu, komunikazio lana egin…Ez elkartearentzat bakarrik, bertsolarientzat ere garrantzitsua da ABeTx (kasu honetan 09). Entrenatzen hasten dira (batzuk modu intentsiboan, beste batzuk modu “destentsiboan”), urduritasuna areagotuz doa egunetik egunera, ditxosozko saioa hurbiltzen ari den heinean… Arabako bertsolari batentzat txapelketen mundu askotan krudelean iritsi daitekeen lekurik altuena da bere txapelketa, bere burua frogatzeko duen plaza (eta batzuetan zirkoa). Eta BERE txapelketa dela azpimarratu nahi genuke: bere jendearekin, bere bertsozaleekin eta normalean hobekien ezagutzen dituen bere bertsokideekin elkartu eta bertsotan egiteko lekua da.
Horregatik, 2009ko berripaperen lehenengo alea monografiko gisara antolatu dugu, SUSTRAIAK ERROTUZ lemapean. Animo, borroka hastera doa eta!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: