Gorbeialdea bertsotan

eskualdeko bertso kontuak

ATZO HASI ZEN ARAMAION ARABAKO KUADRILLARTEKO LEHENENGO BERTSO TXAPELKETA             Aramaioko Marixeka elkartean ospatu zen txapelketa irekitzen zuen Zuia-Gorbeialde ligako lehen bertso kanporaketa.             Etxeko taldeak, Aramaiok, prestatutako afari goxoa jan ostean. Bertso Sorta Kolektiboen lehiaketarekin hasi zen gaua. Lehiaketa hau taldekako bat-bateko bertso txapelketa honekin paraleloan ospatzen da. Hemen saio ezberdinetan talde ezberdinak idatzizko bertsoak kantatz...


  2010-02-26, LEGUTIOBertso-jaialdia Lekua: Kultur etxea Ordua: 20:30 Antolatzailea: LEGUTIANOKO UDALA, LEGUTIANOKO BERTSO-ESKOLA Protagonistak: Aitor Mendiluze, Jexux Mari Irazu, Onintza Enbeita, Manex Agirre Gai-jartzailea: Legutioko bertso-eskola  


    Arabako kuadrila arteko I. bertso txapelketa egosten hainbat hilabete pasa ondoren heldu da labetik ateratzeko ordua... Otsailaren 6ean erditu genuen, kolorez betetako aurkezpen ekitaldi xume batean... Orain ibiltzen hasteko ordua da... Eta ibiltzen nor hasiko, eta Gorbeialdea lehenengo. Zer nahi zuten beste talde eta ligek, konejilloindiasak bilatzea?.... damutuko zaie! Hona hemen kanporaketen egutegia eta taldeen aurkezpen txiki bat: EGUTEGIA KANPORAKETAKOTSAILAK 19, ostirala, afaria: Aramaio – Izarrako BEMARTXOAK 6, larunbata, afaria: Elosuko Iturrigorri - AramaioMARTXOAK...


Arabako bertso sorta kolektiboen I. Lehiaketa Arabako bertsozaleak lagun artean bertsoak idatzi eta kantatuz gozatzea da lehiaketa honen helburu nagusia. Eta horrexegatik,  Bertsozale saltsero eta euskaltzale martxosoen bila gabiltza… Taldean kantatzea gustuko duten horien bila. Euskaltegiko ikasle-irakasleak, mintzalagunak, bertso-eskoletan ibilitako jendea, entzule finak, bertsozale kuadrilak, gerrako beteranoak… denak izango dira ongi etorriak! BERTSO BERRIAK ARABARI JARRIAK lelopean, Arabako bazter guztiak kantuan jarri nahi ditugu.Lehiaketan parte hartu nahi duten taldeek, Urtarri...



2009-12-26, ARAMAIOBertso-saioaLekua: Kultur etxea Ordua: 19:00 Antolatzailea: ARAMAIOKO BERTSO-ESKOLA Protagonistak: Unai Agirre, Igor Elortza, Onintza Enbeita, Xabier Igoa Gai-jartzailea: Idoia Beitia 2010-01-08, LEGUTIOBertso-jaialdia Lekua: Kultur etxea Ordua: 19:30 Antolatzailea: LEGUTIANOKO UDALA, LEGUTIANOKO BERTSO-ESKOLA Protagonistak: Jon Maia, Xabi Paya, Onintza Enbeita, Manex Agirre Gai-jartzailea: Legutioko bertso-eskola  


Han egon ginenok ere (neurri txikiagoan; adibidez, bera habaneran balego bezala eta gu kopla txikian) horrelaxe geunden... Zorionak Gorbeialdetik! Igandeko famili argazkiak albumean: ">


AGURRAK KARTZELA EGOERA BATI HIRUNAKA KOPLETAN


Abenduaren 4ean, Aramaioko Iturrieta sagardotegian... 100 lagun afaritan 40 kuxkuxero kafea hartzera... 6 bertsolari dena emateko prest 3 irrati esatari, bazterrak nahasten... 2 ezkontza eraztun 6 lagunentzat 5 bixera Txapel 1 Jone Uriarentzat ZORIONAK JONE! Kronika labur samarra jarri dugu, herriak konta dezala falta dena: Idatzi lagunok!


Letra txikian ikusten ez dena bakarrik idatziko dizuegu hemen: afarirako eta autobuserako izena emateko, deitu edo idatzi 945010505/675707971 telefonoetara edo araba.sustapena@bertsozale.com helbidera, ABENDUAREN 2a BAINO LEHEN. Eta besterik gabe... gozatu! BERTXOKO FINALEKO KUÑAAAAA! "