EKAINAK 10, OSTEGUNA: 20:00etan Murgiako liburutegian. Koldo Zubizarreta. “Tajikistan eta Kirgizstan, bizikleta lagun” EKAINAK 17, OSTEGUNA: 20:00etan: Ardo dastaketa EKAINAK 23, ASTEAZKENA: 19:30etan plazan, Marsel Magoa. 21:00etan txokolatada, San Juan sua eta dantza plaza EKAINAK 27, IGANDEA: ZUIA EUSKARAZ EGUNA 12:00etan Kantu-kalejira, Paulesen hasita. Bertsolariekin (Iñaki Viñaspre eta Oihane Perea) eta parte hartzaile guztiekin. 13:00ak inguruan EUSKAL KANTUAK, parte hartzaile guztien eskutik, Plazan. Zuia Euskarazerako sortutako kanta denon artean kantatuko dug...
Ostiral arratsaldean jokatu zen Aramaion Arabako Eskolarteko txapelketako kanporaketa, Gorbeialdeko 9 gazte ausartekin. Azkenean helduenek lortu zuten finalerako txartela, Aramaioko Xabi Igoak eta Elosuko Estitxu Saratxok. FINALA, Maiatzaren 29an izango da LEGUTION. Arabako bertso-eskolen egunaren baitan 11:30etan hamaiketakoa Txikien taldekako finala KULTUR ETXEAN (Legutio-Aramaio-Gasteiz) 14:00etan bertso-eskolen bazkaria herriko plazan 16:00etan bertso-eskolen arteko herri ki...
Gazteen mailako kanporaketak lagun artean burutuko dira eta Gorbeialdekoa Maiatzaren 21ean, ostiral honetan izango da MARIXEKA Elkartean, arratsaldeko 19:00etan. Aurkezle lanak GARAZI ERIZ andereak burutuko ditu eta epaile lanetan Iker Elexpuru eta Manex Agirre arituko dira. Hona hemen bertsolariak: XABI IGOA (Aramaio) PAULA AMILBURU (Aramaio) MARIA IZAGA (Aramaio) BEÑAT BURGI (Aramaio) ANTTON KARRETERO (Aramaio) BEÑAT ZALAKAIN (Aramaio) ESTITXU SARATXO (Elosu) SABIN ARANBURU (Aramaio) DANEL FERNANDEZ (Aramaio) Finala ere etxean izango dugu, maiatzaren 29an, izango da, Legution, Arabako b...
Gorbeialdeko haizeak gogor jo zuen larunbatean eta Aramaiok txapela ekarri. Finaleko festa zoragarria izan zen, nola esplikatu... Giro ederra eta herriak eta koloreak nonahi... herrialde oso bat dantzan eta festa giroan... Zorionak Aramaioko herriari, lekzio ederra eman zenuten larunbatean. Herri oso bat bat eginda dagoenean, ez dago horren aurka ezer egiterik. Gasteiz-bertsozale blogean duzue orduz orduko kronika, eta hemen, Irudi batek mila hitzek baino gehiago esaten duelako... tori oparitxo bat. euskaltube.com bideoak | Izenburua: Finala IRUDITAN | Erabiltzailea: arababer...
Eskuratu finaleko bazkaria + sarrera Maiatzaren 4a baino lehen!!! Klik egin irudian. euskaltube.com bideoak | Izenburua: Maiatzaren 8an FINALA | Erabiltzailea: arababertsotan">
Kakiturri-Ehari eta Aramaio joango dira maiatzaren 8an jokatuko den finalera Atzo, hilak 25, jokatu zen Arabako Kuadrilla arteko bertsolari txapelketaren finalerdietako ligillaren azken saioa. Aramaioko taldetik Andere Arriolabengoa, Manex Agirre, Iker Agirre eta Xabi Igoa. Amurrioko taldean Unai Mendibil, Iker Ibarrola, Serapio Lopez, Ainhoa Comas eta Julen Eizagirre. Nor baino nor aritu ziren, finalerako txartela baitzegoen jokoan. Aramaio izan zen arratsaldeko protagonista, hark eraman baitzituen puntuak bi modalitateetan: bertso jarrietan eta bapatean. Bertsolariek honako lana e...
Zer dira patatak ketxupik gabe? Suiza txikitik marea gorria dago iragarrita Igandean Amurriora. Abiadura handian joango omen dira(Aht? Bengoa Airlines?) . Elosu eta Izarrakoek, polikiagio bada ere joan beharko dugu gure eskualdeko txapeldunak animatzera. Txapelketa amaierara hurbiltzen ari da eta eman diezaiogun merezi duen amaiera. Txapela Gorbiealdera! AUPA ARAMAIO! Ah! eta ahaztu baino lehen. Finalerako sarrerak eskuragarri daude... bixkor ibili eta hartu lekua! Festa ederra izango da!
Aramaioko taldeak lehenengo garaipena lortu du Kuadrillarteko txapelketako finalerdietako ligillan Gopegiko kultur etxeak Arabako Kuadrilla arteko lehenengo bertsolari txapelketaren lehenego finalerdia jaso zuen hilaren 11an. Hiru talderen arteko ligilla baten bitartez jokatuko dira finalerdiak eta puntu geihen lortzen dituzten biak pasako dira finalera. Eguraldiak lagundurik, jende ugari bildu zen aretoan Gasteizko Kakiturri-Ehari eta Aramaio taldearen arteko leiha zertan geratuko ote zen ikusteko. Kapitaletik hiru beterano: Ricardo Gonzalez de Durana, Juan Mari Juaristi eta Felip...