Gorbeialdea bertsotan

eskualdeko bertso kontuak

Mmmmmm... zizka-mizkak... Bertso eskolak eta eskoletako "Gu ere bertsotan" programak noiz hasiko zain gauden honetan, bertso-gosez dagoenak badu non-zer ikusi Gorbeialdean...Ikasturte on baten aperitif izan daitezela!(ze guapoa den aperitif hitza, ein?)2011-10-01, larunbata, ELOSU Bertso-saioa. Herriko Jaiak. 19:30etan txosnetan. Bertsolariak: Oihane Perea, Manex Agirre, Maite Solozabal. Antolatzailea: Legutioko Udala2011-10-07, ostirala, ARAMAIO (Untzilla) Bertso-afaria. Elkartea Bertsolariak: Anjel Mari Peñagarikano, Andoni Egaña


Ba bai, zer nahi duzue esatea, TRIPAZ GORA egon gara opor luze, eder, zoragarri hauetan... goian ikusten duzuen leku horretantxe, koskabilo-txipiroiak belzten.Baina bukatu zaigu asuntoa, eta bertsoa gogoz dator Gorbeia inguruetara... asteburu honetako agenda ikustea besterik ez dago, laospera!Irailean aldapa egoten dela? jamoiak!2011-09-09, ostirala, LEGUTIOBertso-pilota. Herriko jaiak. 22:00etan herriko frontoian. Bertsolariak: Sebastian Lizaso, Andoni Egaña. Antolatzailea: Legutioko Udala 2011-09-10, larunbata, LEGUTIOBertso-poteoa. 13:00etan herriko plazan. Bertsolariak: Manex Ag...


Igande honetan egingo dugu Murgian ZUIA EUSKARAZ 2011 jai handia. Aurtengo gaia Erraldoiak eta buruhandiak da, eta sekulako kalejira egiteko asmoa daukagu... hemen duzu egitaraua ! Eta noski, bertsolariak ezin dira horrelako jai batean falta... Asier Otamendi, Ruben Sanchez eta Uxue Lopez de Arkautek lagunduko diote kalejirari, kantuan. ANIMATU!!  


Ez gaude kexatzeko moduan Gorbeialdean, bertsoari dagokionean... eta horren lekuko da Arabako Bertsozale Elkarteak prestatu duen SUPER-URTEKARI hau!! 2010-2011 kurtsoan zehar Gorbeialdean zer "egosi" den jakin nahi duzu? egin klik irudian, eta ikusiko duzu...


Debagoieneko bertso eskolen artean (Aramaio, Arrasate, Bergara, Oñati, Aretxabaleta) binakako txapelketa antolatu dute. Herri bakoitzean kanporaketa egingo da, eta bariku honetan izango da Aramaiokoa: Iñaki Viñaspre izeneko tipo bat ere kolatu zaigu, baina beti izan da oso etxekoa... Kanporaketari buruzko informazio gehiago hemen Gozatu!  


Arabako eskolarteko bertsolari txapelketa PAPO! Legution izan zen aurreko zapatuan finala, eta justizia egin zuten bai eguzkiak, eta baita epaileek ere. Egun ederra hasi zen, eta ederki bukatu zen eguna... Txikien finala hasi zen goizean. Zergatik txikiak goizean? gazteek oraindik begietako bekarrak kendu gabe zituztelako... sekulako koadrila azaldu zen Legutioko kultur etxeko eszenatoki gainera:   Gure eskualdeko ordezkari, Aramaioko taldeko mutil lerdenak, azpian ikusten duzuen bezala. Eta nor aterako txapeldun, kanpeoi, subirano, errege, eta ARAMAIOKO TALDEA!! Peru Abarrategi ...


GAZTETXOEN BIGARREN KANPORAKETA ELOSUN Elosuko Txoko Handian izan genuen gaztetxoen hirugarren eta azken Eskolarteko kanporaketa. Etxeko giro ezin hobean Elyem Chejek eta Ainhoa Comasek lortu zuten finalerako txartela baina denak ere sasoian ibili ziren. Finalerako Gorbeialdeko beste finalista bat!! Ahaztu gabe maiatzaren 14an, Zalduondoko kanporaketan, Amaia  Lasaga eta gure kide den Maria Izaga izan ziren garaile eta beraz hauek ere finalean izango dira.           


GAZTETXOEN LEHENENGO KANPORAKETA IZARRAN   Aurreko ostiralean, hilak 13, hasi ziren Arabako Eskolarteko kanporaketak. Lehen kanporaketak Gorbeialdera eraman gintuen, Izarrara hain zuzen ere. Egoerak kasu paranormaletara eraman gintuen. Krisi garaia bada ere herriko neskatilak goxokiak eman nahi zizkion gose zen eskale bati, bera ere gosetuta egon arren. Edota trenean zioan neskatxa gazteak kartera lapurtu zion tipoarekin enrrollatu nahi lukeen… Nola ez lanak txukun egin eta gero Josu Campo eta Paula Amilburu pasa ziren finalera. Gorbeialdekook izango dugu ordezkaritza 28an Legution osp...


Urtero bezala, udaberri-uda partean hasten dira gazte eta txikiak animatzen. Heldu da beraien txanda, heldu da 2011ko Arabako eskolarteko txapelketa! Eta gainera, zer, eta FINAL HANDIA GURE ESKUALDEAN izango da (baten batek esango du: nola ez ba? ezin zen bestela izan, jeje...). Hona jakin beharreko guztia (apuntatu agendetan!): ARABAKO ESKOLARTEKO BERTSOLARI FINALA  Maiatzak 28 LEGUTION  EGITARAUA:  11:30etan Ekitaldiaren hasiera.  12:00etan Bat-bateko txikien finala  13:30etan txikien sari banaketa  14:00etan bazkaria Frontoian edo plazan  16:00etan han...


Maiatzeko Zuiako euskararen orria kalean     zuiako kuadrillan, eta euskaraz... Asko dago egiteko! Egin KLIK!