Gorbeialdea bertsotan

eskualdeko bertso kontuak

(Xabi Igoa, Manex Agirre, Andere Arriolabengoa, Zigor Enbeita eta Alberto Martinez "Beitto" pasa dira hurrengo fasera. Arabako Bertsozale Elkartearen kronika duzue ondorengoa. Txapelketaren informazio gehiago hemen) Asteburu honetan jokatu dira Arabako Bertsolari Txapelketako azken bi kanporaketak, eta beraz amaitu da lehenengo fasea. Laugarren kanporaketa Ataurin ospatu zen ostiralean. Bertan Idoia Beitia aurkezlearen aginduetara aritu ziren bertsolariak eta horrela gelditu zen sailkapena: Manex Agirre (154p.), Zigor Enbeita (153,5p.), Ekaitz Samaniego (145p.), Irati Anda (141p.), Maite S...


(egin klik argazkien gainean, gure gaijartzaileak ezagutzeko. Oharra: Unai Gomezen argazkirik ez dugu topatu, baina hemen ikus dezakezue, aurreko asteburuko Ilarduiako saioan, lan serioan) Gorbeialdeak ordezkariak ditu alde guztietan... baita gai jartzaile taldean ere!! Lierni Altuna Arabako gai jartzaileen guruari egin dizkiogu galdera batzuk, beraien lanaren berri jasotzeko. - Gorbeialdeko zenbat gai jartzaile zaudete Arabako txapelketako gai jartzaile taldean? nongoak? Momentu honetan 6, Unai Gomez eta Olatz Bayer Izarrako bertso eskolakoak, eta Aramaioko bertso eskolako Idoia Beitia, ...


Asteburu honetan tope ibiliko gara... astelehenean bertso-gehiegikeriaren kontrako pastillak edo patentatu beharko ditugu... Elosun Arabako Bertsolari Txapelketaren kanporaketa jokatuko da larunbatean, hasteko. Elyem Chej elosuarra tartean dela gainera!! Gogoratu izena asteazkena baino lehen eman behar dela. (egin klik kartelaren irudian, informazio gehiago nahi izanez gero) Aurreko egunean (otsailaren 25ean, barikua) azpiko bi artista hauek (ezagutzen dituzue, ezta?) ikusteko aukera izango duzue, Zigoitiko Bengolarra frontoian: Zer egingo duten? pilota-partida batean botilero lanak ...


Arabako Bertsolari Txapelketa martxan doa, eta datorren asteburua ere kargatuta dator: Oionen egingo da bigarren kanporaketa, eta Ilarduian hirugarrena. Eta bariku honetan Oionen jokatuko den kanporaketan nork kantatuko du? ba, besteak beste, azpiko bi hauek: Ea Iker Agirre jaunak eta Andere Arriolabengoa andereak (bis bis) Gorbeialdearen izen ona zabaltzen duten, Errioxako mahats artean... Saioa ikustera joan nahi baduzue, hona datuak: Otsailak 18, ostirala, 20:30ean afaria, 10:30etan saioa Afarian izena emateko: (15 euro) araba.sustapena@bertsozale.com   edo 675 70 79 71


Earrrrrki, Xabi! lautada aldeko bertsoaren sorginari irabaztea zaila zen, baina bigarren postua earrrki dago. Finalerditarako kasifijo, gainera... Hemen klik eginda irakurri dezakezue Laudioko kanporaketaren kronika osoa. Aiba argazki pare bat ere: Laudioko Basalarrina elkartea topera beteta Xabi Rikardorekin egurrean. Hori dok eta!


Koadrilan otsailean euskaraz zer dagoen jakin nahi duzue? egin klik hemen, handiago ikusteko


Ba horixe, badatorrelaaaa! Aurreko larunbatean, otsailaren 5ean, aurkeztu zen aurtengo Arabako Bertsolari Txapelketa. Ikusi zeinen ondo pasatu zuten Amaia zentroan, parte hartzaile eta abarrek: Hemendik aurrera, beraz, saioak, puntuak, bertsoak... gure inguruan, hiru aukera paregabe izango ditugu txapelketa bertatik bertara sentitzeko: Elosun izango da kanporaketa bat, otsailaren 26an, eta Zigoitian eta Aramaion finalerdi bana, martxoaren 13an eta 19an. Guztiaren berri izateko, gaur egungo garaiei dagokien bezala, webgune polit bat ere badago: www.arabakotxapelketa.org. Alapues, denok BET...


ARABAKO BERTSOZALE ELKARTEAREN EGUNA otsailak 5, larunbata 10:00 2011ko TXAPELKETAREN Aurkezpen publikoa 11:00 HAMAIKETAKOA eta BRINDISA 11:30 ARABAKO BERTSOZALE ELKARTEAREN BATZAR OROKORRA 14:30 BAZKARIA  ARMENTEGI SAGARDOTEGIAN + TXANPIĂ‘OIEN SAIOA (Arabako Txapeldunak VS Aramaio Txapelduna) Bertsolariak: Asier Otamendi,  Asier Iriondo, Zigor Enbeita, Oihane Perea, Manex Agirre, Andere Arriolabengoa, Iker Agirre Gai-jartzailea: Lierni Altuna (bazkideak 15 euro, arrunta 30 euro. Izena emateko: 675707971 telefonoan edo araba.sustapena@bertsozale.com helbidean. AZKEN EGUNA: otsaila...


Urte berria, berripeiper berria! hemen daukazue:  


Hau ez da jeroglifiko bat (edo bai). Bueno, izatekotan, oso erraza da. Azpiko leku paregabe honetan (Aramaion dago, e! ez konfunditu!) Gura adina Edateko aukera izango dugu bihar, urtarrilak 20, osteguna, 19:30etatik aurrera. Arrazoia? sagardo denboraldiaren irekierako txotx mundiala. Bertsotan: Iker Agirre eta Manex Agirre. Inaugurazio ofiziala egiten: AEK eta 2011ko KORRIKAko arduradunak. Txalaparta, trikitilariak, animazio mundiala... ere bai, klaro. Animatu!