Asteburuan, zita doblea!!

gorbeialdea-bertsotan 1456135080255 Gorbeialdea bertsotan | 2011-02-21 09:18

Asteburu honetan tope ibiliko gara... astelehenean bertso-gehiegikeriaren kontrako pastillak edo patentatu beharko ditugu...

Elosun Arabako Bertsolari Txapelketaren kanporaketa jokatuko da larunbatean, hasteko. Elyem Chej elosuarra tartean dela gainera!! Gogoratu izena asteazkena baino lehen eman behar dela.

(egin klik kartelaren irudian, informazio gehiago nahi izanez gero)

Aurreko egunean (otsailaren 25ean, barikua) azpiko bi artista hauek (ezagutzen dituzue, ezta?) ikusteko aukera izango duzue, Zigoitiko Bengolarra frontoian:

Zer egingo duten? pilota-partida batean botilero lanak bete (hori bai, bertsotan, noski). 20:30ean Zigoitiko pilota-eskolakoak arituko dira, eta 21:00etan hasiko da partida. Informazio gehiago nahi duzuela? egin klik hemen.

(OHARRA: juxtu ordu berean Gorbeialdeko beste bi ere arituko dira bertsoaren inguruan dantzan: Manex Agirrek eta Zigor Enbeitak Ataurin dute kanporaketa. Zorte on biei!)


Utzi iruzkina: