ABETX 11: BETEtzeko unea iritsi da!

gorbeialdea-bertsotan 1456135080255 Gorbeialdea bertsotan | 2011-02-07 09:19
2

Ba horixe, badatorrelaaaa!

Aurreko larunbatean, otsailaren 5ean, aurkeztu zen aurtengo Arabako Bertsolari Txapelketa. Ikusi zeinen ondo pasatu zuten Amaia zentroan, parte hartzaile eta abarrek:

Hemendik aurrera, beraz, saioak, puntuak, bertsoak... gure inguruan, hiru aukera paregabe izango ditugu txapelketa bertatik bertara sentitzeko: Elosun izango da kanporaketa bat, otsailaren 26an, eta Zigoitian eta Aramaion finalerdi bana, martxoaren 13an eta 19an. Guztiaren berri izateko, gaur egungo garaiei dagokien bezala, webgune polit bat ere badago: www.arabakotxapelketa.org.

Alapues, denok BETEtzera!!

bert

bert 2011-02-09 09:19 #1

<p>eta al loro asteburu honetan, Xabi Igoa Gorbeialdeko izar-pipioloak Laudion kantatzen du eta... egurre!</p>

2011-02-14 10:43 #2

Oraingo astean Oionen dugu zita, ea Ikerrek eta Anderek zein sorpresa dakarten! Egurre!


Utzi iruzkina: