Gorbeialdea bertsotan

eskualdeko bertso kontuak

     Hiztegi errimatuan sartu


Ia nork erantzuten duen zortziko txikian puntu hau:   NORK EZ DU HARRAPATU KATARRORIK AURTEN?


EGIN KLIK HEMEN: informazioa eta izena ematea


Hona hemen aukera batzuk HALA BEDI FM 107.4 Bertxoko Asteazkenetan 20:00-21:00 GASTEIZ IRRATIA  FM 104.1                               Uhinak kantari  Igandeetan 00.00-01:00 EUSKAL TELEBISTA ETB1 Hitzetik Hortzera Igandeetan 14:45-15:45


ETXEKO LANAK, EGIN NAHI DITUENARENTZAT EGIN BEHARREKO LANA: BI BERTSO 6 puntutik goraGAIA: Gaur urduri oheratu zara, bueltaka zabiltza, kezkatuta, ezin duzu begirik bildu.NOLA: Bidali erantzun bezala blogera bale? nik zuzendu eta denok irakurri ahal izango dugu horrela.OHARRA: Gaia oso irekia da eta bi aukera dituzue, zuen istorioa kontatu edo pertsonai baten paperean sartu eta istorio oso bat eraiki. ERRIMATEGIA hemen


(Argazkiaren iturria: ABE. Argazkilaria: Edorta Sanz) Pankartak, txalo sutsuak eta giro beroa egon zen Arabako Bertsolari Txapelketako finalean. Gorbeialdeko bertsozaleek,  Iñaki Viñaspreren jarraitzaileekin batera primerako giroa jarri zuten lepo betetako Printzipal Antzoki dotorean. Ia 700 entzule batu ziren historian lehendabiziko aldiz. Gure eskualdekoak ziren finalisten erdiak, eta saio txukuna egin zuten hirurek ere. Aramaioko Manex Agirre bigarren geratu zen, oso hurbil izan zuen txapela eta argi utzi zuen txapeldun izan daitekeela. Txukun aritu ziren Arriolabengoa eta Enbeita...



ABTX 08 Finalaren aurkezpen prentsaurrekoa izan zen atzo. Sei finalistak eta euritako bat Printzipaleko atarian. Prentsa ugari eta lau telebista kamara ere bai. Dena prest, egun handirako.          (argazkiaren iturria: GARA) Apirilaren 5ean, arratsaldeko 17:00eta zita jarria dago. Takila bi ordu lehenago zabalduko da sarrerak eskuratu nahi dituzteentzat. Honi buruz gehiago jakiteko: 2008-04-02 BERRIA 2008-04-02 GARA 2008-04-02 DIARIO DE NOTICIAS DE ALAVA 2008-04-02 EL CORREO ESPAÑOL 2008-04-01 PRENTSAURREKOA BIDEOAN(www.bertsoa.com)


Aramaioko Amaiak Manurgako egonaldian aterako argazki hauek pasa dizkigu gaur. Ziur desiatzen zeundetela ikusteko... Zuen gustokoak izatea espero dugu, eta batez ere, oroitzapen politak ekartzea gogora  


                                      NAFARROAKO FINALA Ofizioak eta puntu erantzunak (bertsoa.com) NAFARROAKO FINALA Kartzela eta txapeldunaren agurra (bertsoa.com) ONDATEGI 2008-03-09 ABTX08 finalerdia (bertsoplaza.tv) GASTEIZ 2008-03-06 Txapeldunen saioa (bertsoa.com) BERTSO EGUNA 2008-01-26 Jon Maia (bertsoa.com) BIDEO GEHIAGO www.bertsoplaza.tv         ...