Otamendirentzat txapela, Manexentzat bigarrena

gorbeialdea-bertsotan 1456135080255 Gorbeialdea bertsotan | 2008-04-06 00:00

(Argazkiaren iturria: ABE. Argazkilaria: Edorta Sanz)

Pankartak, txalo sutsuak eta giro beroa egon zen Arabako Bertsolari Txapelketako finalean. Gorbeialdeko bertsozaleek,  Iñaki Viñaspreren jarraitzaileekin batera primerako giroa jarri zuten lepo betetako Printzipal Antzoki dotorean. Ia 700 entzule batu ziren historian lehendabiziko aldiz.

Gure eskualdekoak ziren finalisten erdiak, eta saio txukuna egin zuten hirurek ere. Aramaioko Manex Agirre bigarren geratu zen, oso hurbil izan zuen txapela eta argi utzi zuen txapeldun izan daitekeela. Txukun aritu ziren Arriolabengoa eta Enbeita ere.

Baina Asier Otamendi izan zen onena. Erregulartasunez eta zenbait unetan koska bat igoz egin zuen txapela bitarteko bidea, eta halaxe jantzi zuen, Hala Bedi Irratia eta Gaztetxearen eskutik.

Iñaki Viñaspre buruz-burukoan egoteko aukerekin jotzen zuten bertsozale askok, eta ideiaz fresko eta une batzutan distiratsu agertu zen taula gainean: hirugarren postua lortu zuen. Iaz txapeldun izandako Oihane Perea laugarren geratu zen. Izarrako Zigor Enbeitak bosgarren postua erdietsi zuen, eta Andere Arriolabengoak seigarrena. Aramaioko gazteak heldutasun eta dotoreziaz erantzun zion Printzipalean lehendabiziko aldiz kantatzeko erronkari. 


FINALEKO ARGAZKIAK


FINALA BIDEOAN (www.bertsoa.com)


FINALAREN JARRAIPENA PRENTSAN:

Berria  -  Noticias de Alava -  Gara  -  El Correo  - Goiena


Utzi iruzkina: