Gorbeialdeko ligako 2. kanporaketa: TENTSIOA PIL-PILEAN

gorbeialdea-bertsotan 1456135080255 Gorbeialdea bertsotan | 2010-03-02 08:47
2

Ba bai, aurrera doa kontua, neska mutilak. Larunbat honetan (martxoaren 6an) izango da, azpian duzuen marko inkonparable honen inguruan, Gorbeialdeko bertso ligaren 2. kanporaketa (nahikoa aldiz errepikatu ez dizuegunez, Arabako Kuadrilla Arteko Txapelketaz ari gara, jeje):

 

Bertan nor lehiatuko den?

ARAMAIOKO BASURDEAK

ELOSUKO SILUROEN KONTRA

Afalostean izango da saioa Elosuko Txokoan (20:30etan afaria), eta bapatekoaren aurretik bertso sorta kolektiboen txapelketako beste emanaldi bat ere izango dugu: Bertsoaren saltsan, Kanpezuko gazteak eta Maeztuko bertso-eskola taldeek erakutsiko digute prestatutakoa.

Bazkari edo afaritara izena emateko (ostegun hau baino lehen!!):
e-posta: araba.sustapena@bertsozale.com
telefonoa: 675707971

2010-03-02 18:45 #1

diotenez basurdeak gose dira!

bi puntu

bi puntu 2010-03-03 22:55 #2

Ezkurrak jan ditzatela!


Utzi iruzkina: