Elosuren Auzolana, Aramaioren garaipena!
Atzo, martxoak 6, Elosuko txokoan aukera paregabea izan genuen Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketaren Zuia-Gorbeialdea ligako, bigarren saioaz disfrutatzeko. Afari zoragarria ta giro aparta.
Elosuko elizaren goiko aretoan, bapo afaldu (eta edan) ondoren Bertso Sorta Kolektiboen lehiaketarekin hasi zen saioa. Lehiaketa honen oinarria bertso idatziak dira eta taldean kantatzen dira. Talde bakoitzak bere herria du gaia. Bart, Kanpezu, Bertsoaren Saltsan eta Maeztu aritu ziren kantari. Azken bi hauek pasatu ziren finalerdietara.
Ondoren bat-bateko saioa hasi zen. Aurreko saioaren irabazleak, Aramaiokoak, gorriz jantzita: Andere Arriolabengoa, Manex Agirre, Xabier Igoa eta Iker Agirre. Etxekoak, Elosu-Iturrigorrikoak, berdez: Josu Ormaetxea, Nagore Irazabal, Estitxu Saratxo eta Elyem Chej.
Bi herriko bertsolariak primeran aritu ziren, eta bertsozaleok txaloka eskertu genien. Azkenean, Aramaio nagusitu zen eta finalerdietara pasatuko da.
Bertsolarien eskutik bertsozaleok gau alaia eta polita pasa genuen. Ehun lagun inguru elkartu ginen antolatzaileen gozamenerako.
Bertso sorta kolektiboen lehiaketa. Finalerdietara sailkatuak
euskaltube.com bideoak | Izenburua: Elosun Bertsoaren saltsan taldea. Arabako Bertso-sorta Kolektibo Lehiaketa | Erabiltzailea: abe" title="
euskaltube.com bideoak | Izenburua: Elosun Maeztu taldea. Arabako Bertso-sorta Kolektibo Lehiaketa | Erabiltzailea: abe" title="
Iruzkinak
2010-03-08 10:35 #1

eta basurdeak siluroa jan zuen!

ezkurrak ez zeuden goxo eta!

sirulo beltzie xd 2010-03-08 21:34 #2
kontuz ibil daitezela basurdeak, siruloek tripa barruan koska egiten dute be
. 2010-03-09 20:12 #3
aizue argazkiak non daude? geunden guapa guapa ta tuentian ipini ezin xDDD
Oih 2010-03-10 10:09 #4

Baten bat hemen:

http://www.bertsozale.com/euskara/txapelketak/araba2010/plantila.php?s=DOKUMENTUAK&a=1

On egin eta Egurra izarrari!

Utzi iruzkina: