Kategoria: legutio
Agur eta Ohore, zuri Gure Blanka Antepara! Gorputz txikia baina bihotz Handiena izan zara Guztia eman duzulako Hustu arte behar bada... Harrotasun malkok datoz Guztion begietara Orain hartu zazu atseden Lekukoa gurea da Garaipenaren egunean Berriz elkartuko gara!
GAZTETXOEN BIGARREN KANPORAKETA ELOSUN Elosuko Txoko Handian izan genuen gaztetxoen hirugarren eta azken Eskolarteko kanporaketa. Etxeko giro ezin hobean Elyem Chejek eta Ainhoa Comasek lortu zuten finalerako txartela baina denak ere sasoian ibili ziren. Finalerako Gorbeialdeko beste finalista bat!! Ahaztu gabe maiatzaren 14an, Zalduondoko kanporaketan, Amaia Lasaga eta gure kide den Maria Izaga izan ziren garaile eta beraz hauek ere finalean izango dira.
Urtero bezala, udaberri-uda partean hasten dira gazte eta txikiak animatzen. Heldu da beraien txanda, heldu da 2011ko Arabako eskolarteko txapelketa! Eta gainera, zer, eta FINAL HANDIA GURE ESKUALDEAN izango da (baten batek esango du: nola ez ba? ezin zen bestela izan, jeje...). Hona jakin beharreko guztia (apuntatu agendetan!): ARABAKO ESKOLARTEKO BERTSOLARI FINALA Maiatzak 28 LEGUTION EGITARAUA: 11:30etan Ekitaldiaren hasiera. 12:00etan Bat-bateko txikien finala 13:30etan txikien sari banaketa 14:00etan bazkaria Frontoian edo plazan 16:00etan han...
Maiatzeko Zuiako euskararen orria kalean zuiako kuadrillan, eta euskaraz... Asko dago egiteko! Egin KLIK!
Udaberrian… BERTSO ABENTURA SARRIAN Ekainaren 10, 11 eta 12an 8-12 urteko haurrentzat IZEN EMATEA: Maiatzaren 26a baino lehen ZUIAKO KUADRILLAKO UDALETAN INFORMAZIO GEHIAGO: Zuiako Kuadrillako EUSKARA ZERBITZUATelefonoa: 945 430167E posta: euskara@cuadrillazuia.com ________________________ Arabako Bertsozale Elkartea Tel: 945 010505 - 688616531 e-posta: araba@bertsozale.com
Ostiral honetan (urtarrilak 14) bertso-saio mundiala izango da, urtero bezala, Legutioko kultur etxean. Arratsaldeko 20:00etan izango da hitzordua, eta seguru gaude puntual-puntual iritsiko dela bertara ondorengo laukotea: Iñaki Viñaspre Izar Mendiguren Amets Arzallus Unai Iturriaga Animatu eta ondo pasa!!
Zuiako Kuadrillako "euskararen orria" . 2010eko abenduaren 5. alea argitaratu dute.Deskargatu hemen
2010-11-19, ostirala, LEGUTIO"Galtzagorriei to, Inaxito!"Lekua: Kultur etxea Ordua: 18:30
Arabako kuadrilla arteko bertso txapelketa 2010. Zuia – gorbeialdeko liga. Aramaio, Izarra eta Elosuk osatzen dutena. Lehenego faseko kanporaketetako hirugarren saioa. Izarrako fontoian. Ostirala, Martxoak 12. Aurreko bi saioak Aramaioko taldeak irabaziak, Izarrako bertso eskola VS Elosuko Itorrigorri. Izarra “vertsus” Elosu, alegia. Alea jacta est, zioen bertsolarietako batek. Baina zori alerik ez, dagoeneko. Irabazi arren Aramaiok pasa du hurrengo faserako Rubicon-a. Ave Caesar, morituri te salutant zuzenago litzateke. ...
Atzo, martxoak 6, Elosuko txokoan aukera paregabea izan genuen Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketaren Zuia-Gorbeialdea ligako, bigarren saioaz disfrutatzeko. Afari zoragarria ta giro aparta. Elosuko elizaren goiko aretoan, bapo afaldu (eta edan) ondoren Bertso Sorta Kolektiboen lehiaketarekin hasi zen saioa. Lehiaketa honen oinarria bertso idatziak dira eta taldean kantatzen dira. Talde bakoitzak bere herria du gaia. Bart, Kanpezu, Bertsoaren Saltsan eta Maeztu aritu ziren kantari. Azken bi hauek pasatu ziren finalerdietara. Ondoren bat-bateko saioa hasi zen. Aurreko saioare...
2009-12-26, ARAMAIOBertso-saioaLekua: Kultur etxea Ordua: 19:00 Antolatzailea: ARAMAIOKO BERTSO-ESKOLA Protagonistak: Unai Agirre, Igor Elortza, Onintza Enbeita, Xabier Igoa Gai-jartzailea: Idoia Beitia 2010-01-08, LEGUTIOBertso-jaialdia Lekua: Kultur etxea Ordua: 19:30 Antolatzailea: LEGUTIANOKO UDALA, LEGUTIANOKO BERTSO-ESKOLA Protagonistak: Jon Maia, Xabi Paya, Onintza Enbeita, Manex Agirre Gai-jartzailea: Legutioko bertso-eskola
Gorbeialdean bertso eskolak txanpiñoiak bezala ugaritzen ari diren honetan, hona tresna erabilgarri bat: BERTSOLARIXA. Nahi duzuen bukaera sartu (-ita, -ako, -uru), lege fonetikoei BAI esan (PeTaKa eta BeGiRaDa forever) eta prrrrrt... krixton errima pila klik bakarrean. Laister bertso eskolara portatilarekin joaten hasiko gara, jeje...
HONA HEMEN URRIKO BERRIPAPERETIK ateratako perla autoktono multikulturala... Aupa Legutioko sirenak! Aaaaaaaai, Legutio Legutio... Herri bidaiari-multikulturala... Bertako bertsoeskolako kide batek Danimarkan pasa dink uda, eta opari honekin bueltatu dunk etxera (hurrengoan Danimarkeraz!). Bertso kolektiboa omen... Sirena tristeari bezala, malko emozionatu bat atera digu guri ere (snif): sometimes in your life it seems like ooh your are falling, and your eyes are filled with tears cause you´ve been crying. but don´t loose your hopes, your troubles´ll go flying. so don´t worry about that...
Apa guap@s Bada garaia kurtso berria hasteko ez? Bileratxo bat egin beharko dugu eguna eta zehazteko. Datorren astean noiz datorkizue ondo? Edozein egun atsaldez? ta ze ordu? Muxu potolo bat OIHANE
EUSKONEWS GAZTEA. 73. alea Aubixako aterpetxean, bertsotan blai Bertso udalekuak: bideoa (Elyem Chej eta Jone Uria) Peru Vidali elkarrizketa
Beste balentria bat. Otra heroicidad. Another heroic act.ETA, ez nazazu salba. ETA, no me salves. ETA, do not save me.
AUBIXA (ELGOIBAR), GIPUZKOAAdina: 15-18 urte Lekua: Elgoibar(Gipuzkoa), aterpetxeaEgunak: uztailak 10-19Prezioa: 165 €Lagun kopura: 30 Ezaugarriak: San Pedro auzotik gora, Aubixa baserrian egingo dugu gure bertso "basetxea". 30 lagun baserri batean bilduta, jolas, kirol, bustialdi, mendi irteera eta bertso saioez gozatzen. Arrate auzor...
HEMEN lau oinak eta azken puntu batzuk nahi duzuenok entrenatzeko
Aupi lagunok Hemen legutiokoentzat opari bat interneten topatu dudana, izugarri polita iruditzen zait legutioko jatorrizko euskara baina ez da horren erraza entzutea, ezta? Zaindu aitita-amamak (edo birraitita-birramamak) eta eskatu esamolderen bat edo irakasteko... Asko eskertuko genizueke gero blogera bidaltzea guztiok konpartitzeko. Iturria: www.ahotsak.com/legutio (Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea) Hau ikusteko Macromedia Flash Player behar duzu. Doan da. Jaitsi produktu hori. Ezin baduzu bideoa hemen ikusi egin KLIK
Abian da Arabako eskolarteko bertsolari txapelketa. Gorbeialdeko Finalerdia Maiatzaren 24ean izango da Aramaion. Baina lehenago nahi duzuen guztiek parte hartu ahal izango duzue Maiatzaren 9a baino lehen. GAIA (Bat aukeratu) 1- Eskolako azken eguna da gaur, zure gauzak jaso eta etxera zoaz. 2- Gauza asko esan nahi zenizkioke, papera eta boligrafoa hartu eta idazten hasi zara. EGIN BEHARREKO LANA 14 urte arte: Bi bertso doinu eta neurri librean 14-18 urte: Hiru bertso doinu eta neurri librean PARTE HARTZEKO EPEA ETA MODUA: Maiatzaren 9a baino lehen bertsoak entregatu zure ik...
ETXEKO LANAK, EGIN NAHI DITUENARENTZAT EGIN BEHARREKO LANA: BI BERTSO 6 puntutik goraGAIA: Gaur urduri oheratu zara, bueltaka zabiltza, kezkatuta, ezin duzu begirik bildu.NOLA: Bidali erantzun bezala blogera bale? nik zuzendu eta denok irakurri ahal izango dugu horrela.OHARRA: Gaia oso irekia da eta bi aukera dituzue, zuen istorioa kontatu edo pertsonai baten paperean sartu eta istorio oso bat eraiki. ERRIMATEGIA hemen
Kaixo lagunok Hemen liburu interesgarri bat, lau hizkuntzatan atera zuten, eta bertsolaritzaz orokorrean gaur egun idatzita dagoen libururik osoena da. Esteka jarri dizuet, egin klik liburuan