Igande honetan, ZUIA EUSKARAZ egunean, bertsoak ere bai
Igande honetan, ekainaren 27an, ZUIA EUSKARAZ eguna egingo da Murgian. Aurtengo gai printzipala EUSKAL KANTAK da. Eta bertako nobedade nagusia? Enrique Ortiz de Zarate aspaaaaaldian Murgiako patroi izandakoaren doinuari Oihane Pereak hitzak jarri, eta atera den kanta. ZUIA EUSKARAZ KANTA OFIZIALA!! hemen duzue entzungai:
Eta hemen kantagai (segi irakurtzen!!):
“EL GORBEA” ZORTZIKOA ZUIA EUSKARAZ KANTA Musika: Enrique Ortiz de Zarate Konponketak: Juan Manuel Saez Letra: Oihane Perea (estribilloa) Bitoriano, Markina Gillerna, Jugo, Domaikia Ametzaga, Zarate Lukiano, Aperregi, Sarria Altube Ziorraga Eta denen buru Murgia Zuian herririk herri Zabaldu Euskarazko irria 1) Udazkenean datoz Oreinak larrera Maitasun abestiak Guri kantzera Haiek sartzen digute Gorbeiatik behera Euskararen marrua Bihotz barrenera (estribilloa) 2) Azarotik aurrera Agur epelari Aiurdin inguruan Elurra ugari Sutondoan euskaraz Batera kantari Aurre egin dezaiogun Negu gogorrari ! (estribilloa) 3) Gorbeia udaberrian Prest da loratzeko Erleek lana egiten Digute ederto Gu ere prestu gaude Bai dagoeneko Euskararen eztia Egiten hasteko (estribilloa) 4) Udara iristean Umorez gainezka Dantzari hasten gara Mutil eta neska Ekaina amaieran plan hoberik ez da Zuia euskaraz dugu Sekulako festa! (estribilloa)
Ikusten duzuenez, Oihane bera eta Iñaki Viñaspre ere bertan izango dira,
bertsoak ez dira horrelakoetan gaizki etortzen eta...
Programa osoa nahi baduzue,
ANIMATU!!!
Iruzkinak
Oreina 2010-06-24 10:45 #1
<p>Jopetas bert! hori da hori nibela... Audioa, kanta, argazkia... flipauta utzi gaituzu... Ea zer moduz igandekoa. Oreinak larrean egongo gara zuen zain.</p>
Utzi iruzkina: