Irailean? festa... eta festetan? bertsoa!

gorbeialdea-bertsotan 1456135080255 Gorbeialdea bertsotan | 2010-09-23 09:17
3

Iraila badoakigu esku artetik, eta udazkena iritsi da bere lanbrolarre eta herdoil koloreko hostro eta sentsazio...

mmmm...Kirmen Uribe gutxiago irakurtzea hobe. Goazen harira.

Bertsoz betea izan da iraila Gorbeialdean, nola ez!

Alde batetik, Zigoitia Euskaraz jaialdia izan genuen Mairuelegorretako koban. Iratxe Ibarra eta Oihane Perea (biak sorgin samarrak aurretik ere, dena esan beharra dago) izan ziren bertan kantuan. Akelarrea, euskara, koba barruko frexkura... ederki ibili zirela esan beharrik ez dago.

Baina gu azpiko argazkiarekin gelditzen gara. Aramaioko pipiolismoaren erakusgarri izateaz gain, urteko ohorerik handienetako bat erakusten baitu argazkiak: Aramaioko Bertso Eskola izan zen Txirritola Egunean urtero egiten den txotx irekiera ekitaldiko protagonista. Xabi Igoa eta Peru Abarrategi dituzue bertan, ohorearekin kunplitzen.

Ea udazkenak zer dakarkigun... herdoil koloreko hostoak, eta kolore guztietako bertsoak, seguru... aaaai, Kirmen...

2010-09-23 10:19 #1

<p>sagardaue edarra!</p>

<p>txotx! ta on ein!</p>

Bert

Bert 2010-09-24 11:25 #2

Gauza

Gauza 2010-09-29 22:45 #3

Sagardaue edarra bai, Peru be fiƱ ibilliko zuan!!<br />


Utzi iruzkina: