Otamendirentzat txartela, Xabi Igoa hirugarren
ITURRIA: goiena.net
Bertsozaleek ederto disfrutatzeko moduko saioa izan zen atzokoa Aramaion. Ale ederrak, baleko maila baina ezusteko gutxikoa: Asier Otamendik lortu du puntuaziorik altuena (346,8) eta Xabier Igoa aramaioarra hirugarren geratu zen (318,5 puntu).
Asier Otamendi, ezker muturrean, eta Xabier Igoa, abesten Argazkia handitu
Aldarte umoretsuan heldu zioten saioari bertsolariek, gehien bat, bakarkako sortetan oso maila txukuna erakutsita. Lan ona guztiek, baina azkenean faboritoak eskuratu du finalerako zuzeneko txartela eta Xabier Igoak Aguraingo azken finalerdiko emaitzen zain egon beharko du Manex Agirre herrikidearekin batera finalean egoteko aukera ere izango ote duen jakiteko.
Asier Otamendi 346,8 FINALERA SAILKATUA
Iñaki Viñaspre 332
Xabi Igoa 318,5
Izar Mendiguren 311
Ekaitz Samaniego 311
Rikardo G.de Durana 288
SAILKAPEN OROKORRA
Manex Agirre | 354,5 |
Oihane Perea | 348,5 |
Asier Otamendi | 346,8 |
Iñaki Viñaspre | 332 |
Xabi Igoa | 318,5 |
Ekaitz Samaniego | 311 |
Izar Mendiguren | 311 |
Felipe Zelaieta | 294,5 |
Serapio lopez | 291 |
Rikardo G.de Durana | 288 |
Ainhoa Comas | 283 |
Irati Anda | 278 |
Iruzkinak
dama beltza 2011-03-20 22:18 #1
Goraaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaa ARABAR GAZTERIA!!!!!!!!!!!!!!!!!
Utzi iruzkina: