Finalisssima!

gorbeialdea-bertsotan 1456135080255 Gorbeialdea bertsotan | 2011-03-23 08:44

Bi hilabetetako periploaren ostean, hemen dugu 2011ko Arabako Bertsolari Txapelketako finalisssimoa. Apirilaren 2an izango da, larunbata, arratsaldeko 17:30ean Printzipal Antzokian.

Tartean Gorbeia inguruetako bi ordezkari, gainera: Manex Agirre eta Zigor Enbeita (eta Xabi Igoa, izpirituz bada ere, finalean egongo da... enpate, enpate... kauenzotz! animo Xabi!

Sarrerak eskuratzeko ez dago aitzakiarik... hemen dituzue salgai:

www.bertsosarrerak.eu webgunean

Gasteizko Amaia Zentroan

Laudioko Ilargi Tabernan

Amurrioko Txokogorri Tabernan

Aguraingo Txirrita liburudendan

Eta ondorengo kronika, argazki, balorazioak jasotzeko, http://www.arabakotxapelketa.org/ webgunera jo.

Iufa!


Utzi iruzkina: