Abtxiki 2009- GORBEIALDEA

gorbeialdea-bertsotan 1456135080255 Gorbeialdea bertsotan | 2009-05-06 20:25

 

            18 urtez azpiko arabako ikastetxeetako eta bertso-eskoletako haur eta gazteen txapelketako edizio berri bat dakarkizuegu Arabako Ikastolen Federakundea eta Arabako Bertsozale Elkarteak. 1300 lan inguru izango dira idatzizko sailean eta 35 haur eta gaztetxo inguruk parte hartuko du bat-batean. Idatzizko txapelketak 3 sail izango ditu aurten, Lehen Hezkuntza, Bigarren hezkuntzako lehen zikloa eta 14 urtetik 18 urtera bitarteko gazteena. Bat-batekoak bi besterik ez, 14 urte arteko gaztetxoena eta 14 urtetik 18 urtera bitarteko gazteena.

            Dagoeneko ari dira Izarra, Legutio eta Aramaioko ikastetxeetan gelan bertan bertsoak idazten. Laster izango duzue kanporaketara sailkatutakoen berri.


Gorbeialdeko kanporaketa. Maiatzaren 16ean, larunbata Aramaion (14 urte arteko gaztetxoak)

10´00etan idatzizkoa Kultur Etxeko LIBURUTEGIAN

11’00etan hamaiketakoa

11´30etan bat-batekoa Kultur Etxeko aretoan

 


 

 


Utzi iruzkina: