BERTXOKO: Abornikanoko kanporaketa

gorbeialdea-bertsotan 1456135080255 Gorbeialdea bertsotan | 2009-11-09 16:03

Bertsolari gazteen Bertxoko sariketako hirugarren edizioa martxan dago, eta lehen kanporaketa joan zen ostiralean jokatu zen Abornikanoko txokoan. MIKEL ARTOLA eta IÑAKI VIÑASPRE sailkatu ziren finalera. Beraiekin batera aritu ziren Patxi Iriart, Ekhi Erremundegi, Saioa Alkaiza eta Jagoba Apaolaza. Lierni Altuna izan zen saioko gidaria.

 

Ostiral honetan, Azaroaren 13an, Zalduondoko Zeledon txiki elkartean bigarren kanporaketa izango da eta bertan beste 6 bertsolari gazte lehiatuko dira: Jokin Labayen, Xabier Igoa, Jon Elizetxe, Miren Amuriza, Izar Mendiguren eta Ander Solozabal. Andere Arriolabengoa izango da gai-jartzailea. 20:30etan afaria izango da eta afalostean saioa

 

Afaritarako osteguna baino lehen eman behar da izena

Telefonoz: 945010505 – 675707971 (Asier)

e-posta bidez: araba.sustapena@bertsozale.com

 

 

Azken saioa Azaroaren 19an, osteguna, Gasteizko Errexala elkartean izango da eta bertan erabakiko da finala. Finala, Abenduaren 4ean izango da, Aramaioko iturrieta sagardotegian.


AGURRAK

">

KOPLETAKO SAIOA


Utzi iruzkina: