Sagardo egunean bertsoak falta? eztaaaaa...

Sagardo egunean bertsoak falta? eztaaaaa... Gorbeialdea bertsotan | 2009-09-22 10:14

Igande honetan, hilaren 27an, Sagardo Eguna izango dugu Aramaion, eguerdiko 11:30etatik aurrera, Txirritola euskara elkarteak antolatuta.

Eta Sagardo Egun batean bertsolariak falta? mmm, malo... Andere Arriolabengoa eta Xabi Igoa izango dira bertan. Ez dakiguna da, sagardoa edan aurretik ala ondoren kantatuko duten... diferentea da eta...

Etorri eta gozatu!


Utzi iruzkina: