Entzun!

AMAITZEKO

1
entzun 1456132249025 Entzun! | 2008-01-15 13:40

Eta hona hemen gure blog maitearen azken artikulua. Balantzea egiterakoan konturatu gara aitzakia ederra izan dela astero idazlan txiki bat argitaratzeko. Beti ere musikaren inguruan igerian, gai guztiak ikutu eta jorratu ditugu, ikuspuntu ezberdinak erakutsiz, eta azken albisteak komentatuz. Lan polita izan da. Gustatu zaigu honetan lan egitea. Eta botako dugu faltan jada errutina bihurtu den ariketa hau. Blog honen azken artikulua da, bai; baina beharbada blog berri batzuen jaiotza ekarriko duena. Hori espero dugu behintzat. Hona hemen, besterik gabe, azken agurrerako kanta aproposa; Pla...


Ainhoa Dorado etorkizuneko musika irakasleari elkarrizketa          Gaurkoa, idazten dugun azken sarrera izango da Entzun blogean. Bai behintzat unibertsitatean puntuatzeko idatzi gisa. Horregatik, pertsona berezi batekin solastatuko dugu. Askok aitortzen dugu musikarik gabe zailagoa izango zitzaigula bizitzea, ia ezinezkoa. Ainhoa Doradok, ordea, maxima hau beste maila batera eramaten du, izan ere, lan egiteko tresna gisa aukeratu du musika. Musikako irakaslea izatea du amets eta berarekin hitz egingo dugu gaurko gizartearen gabezi musikalei buruz.     1...


  Disko hau 50-60 urteen bitartean zentsuratuak izan ziren abestiei egiten dio homenaldia, (garai hartan 1500 bat abesti zentsuratuak izan ziren, eta disko honetan, horietako 40 entzun daitezke). Jose Manuel Rodriguez kazetaria, lan honen sortzaile nagusia izan da ( bera izan da ikerketak gauzatu dituena eta 40 abesti horiek aukeratu dituena). Horrez gain, disko honen barruan, garaiko gertaldiak eta azalpenak agertzen dira. Egia esan, humorezko disko bat dirudi; nola da posible "bésame mucho" abestia debekatzea likitsa delakoan? Zeini bururatu zitzaion "se va el caiman" abestia, Fran...


MAISU BATEN AMETSA

entzun 1456132249025 Entzun! | 2008-01-08 08:36

Musikari izan nahi zuen zinemagilea Woody Allen zuzendari artxifamatuak urteko lehen egunean bisitatu gintuen Donostian, bere klarinetea eta New Orleans Jazz Band-arekin. Kontzertu honek benetako lilura sortu zuen , ez bakarrik hirian non sarrerarik ez zen gelditu, Espainia mailan ere; hain zuzen ere, Bartzelonan, Santanderren eta A Coruñan eskaini zituen kontzertuak, bere urteberriko Espainiari bisitan. "Klarinetista amateur bat besterik ez naiz; jendea, entzutea baino, ni ikustera dator" Hara hor paradoxa. Kritikek eta jende sibaritak gurtu egiten duen bitartean maisuak osoki onartzen du...


Kanona dela eta ez dela

entzun 1456132249025 Entzun! | 2008-01-07 21:52

  Gaurkotasun musikala pil pilean duen gaia da honako hau. Beno, musikala eta musikala ez dena, izan ere, edozein sorkuntza motetara zabaltzen baita egile eskubideak babestuko omen dituen neurri hau.   Hala ere, eztabaida sutsua sortu du. Alde batetik, egileak eta gobernua ditugu kanona babesten eta bestetik, erabat kontrajarrita, kontsumitzaileak aurkitzen dira. Zer dela eta horrelako liskarra???   Kanona, kopia pribatuak eta jabetza intelektuala babesteko sortutako zerga da. Orain arte, CD-Rek , DVD-Rek , fotokopiagailuek , eskanerrek, grabatzaileek eta beste soporte b...


    Bazen garaia! Espainia mailan Estopa eta El Canto Del Loco talde pop(-rock) garrantzitsuenetarikoak dira: haien musika oso atsegina da; letrak, doinuak... eta zer esanik ez, jotzen dituzten kontzertu itzelaz.   Bi taldeak, urte beteko deskantsua egin ondoren, aurten bueltatuko dira lan berriekin; abesti berriak, bideoklipak, eta noski kontzertuak ere (jada udako kontzertuen sarrerak saltzen hasi dira).   Beraz ziurrenez, aurtengo udan ere “la madre de jose” edo “zapatillas” gisako abestiak entzungo ditugu toki askotan. Egia esan, nik kriston gogoak ditut haien disk...


Filmetako banda sonora asko oso landuak dira. Hain dira landuak, zeinen, batzuetan filmaren argumentua bigarren leku batean uzten dute jendearen oroitzapenean. Nork ez ditu ezagutzen “Ghost”, “Guardaespaldas” edota  “Fiebre de Sabado Noche”-ko doinuak? Horrela, mila aipa genitzake.   Film baten ekoizpenean, musika egokia aukeratzea, protagonista aproposak aukeratzea bezain garrantzitsua dela uste duten horietakoa naiz. Beraz, begi zorrotza dut zazpigarren arteak erabiltzen dituen abestiekin, alde horretatik, asko gustatzen zaizkit, Disney-en filmetakoak, oso gutxitan defraudatu b...


GOZOAK BELARRIRA

entzun 1456132249025 Entzun! | 2007-12-31 19:49

Azukrezko Melodiak   Hitz egin dugu behin baino gehiagotan zinemako musikari buruz, nai eta soinu bandei bururz. Nik ordea, ezin nuen aipatu gabe utzi honako pelikulan eskainitako musika paregabea. "Chocolat" pelikula benetan pelikula ezaguna dugu danok; film honek badu berezitasun bat gainera; ezin da ikusi txokolate tableta baten konpainian ez bazaude. Horrez gain, aktore paregabeak ditugu bertan, Johnny Depp maisua eta Juliette Binoche maistra hain zuzen ere. Biek, beren gozoki miragarriekin batera, pelikula benetan atsegina lortzen dute. Baina ezin dugu ahaztu film honetako elemen...


Fito eta bere Fitipaldiak Madrilgo Kirol Jauregian emango dituzte azken kontzertuak larunbatean eta igandean. (Sarrera guztiak aspaldi agortuta daude.) Por la boca vive el pez diskoa aurkezteko bira 2006ko azaroaren 3an hasi zen Oviedon eta igande honetako kontzertuarekin amaituko da zoritxarrez.Pasa den urteko azarotik 100 kontzertu baino gehiago eman dituzte eta noski, arrakasta handia izan dute jo duten toki guztietan. Por la boca vive el pez bilbotarraren estudioko laugarren lana izan da, eta diskoak ere, espero zuen arrakasta izan du (platinozko disko hirukoitza j...


Binomio interesgarria iruditzen zait gabonetako telebista saioek eta musikak osatzen dutena. Gabonak festa giroa dakarkigute burura eta zer da festa on bat musikarik gabe? Ez festa, ez ona. Beraz, gabonetako saio hauetan oso presente dugu musika.   Hasteko,  euskal telebistan" Hator, hator" urteroko karaokea dugu gabon gauean. Ez dut ezagutu oraindik hainbeste iraun duen karaokerik. Eskerrak, hori ere esan beharra dago, urtean behin besterik ez dela egiten (Euskal telebistan ohikoak diren errepikazioak alde batera utziz noski). Nire etxean, beti izan dugu fondotik progra...


entzun 1456132249025

Entzun! Entzun guztiok!! Blog berri bat jaio da! Blog honen jaiotza klaseko proiektu baten funtzioa betetzeko izan da. Blog jaioberri honek MUSIKA maite du biziki eta beraz, musika du elikagai. Guk ere asko maite dugu musika, eta beraz, gogoz elikatuko dugu blog txiki hau, sendo eta osasuntsu hazi dadin. Noski, jaioberri guztien antzera, ez da lan xamurra izango bere heziketa osatzea. Baina saiatuko gara. Guk bezalaxe musika zaleak baldin bazarete lagun iezaguzue Blog honen eraketan! Sibemol