Anestesiaren ikuskizuna

entzun 1456132249025 Entzun! | 2007-11-20 00:01
1

Osteguna, gau hortako ikasleen egoitza (kafe antzokia) eta jende asko kanpoan, akoitza bere sarrerakin gogotsu zain. Irrika horren erantzule Ost eta Anestesiaren kontzertuak izan ziren. Gu bertan izan ginen zuei kronika hau ekartzeko.

 

Lehenengoak jotzen Ost-ekoak izan ziren. “Nu” metalaren Bizkaiko erreferentzia den musika talde honek dozena bat abesti jo ondoren giroa pil pilean utzi zuten Anestesiarentzat.

 

Bigarren banda hastean, lokala gehiago bete zen, jendea aurreraka hurbildu zen eta taularatzeak espektatiba guztiak bete zituen. Euren musika gogorra eta indartsua antzokiko txoko guztietara zabaldu zen. Jendeak gustura erantzun zuen eta ezbairik gabe hori musikariek ere nabaritu ziren, kontzertu bikaina lortu zutelarik emaitza bezala.

 

Larunbat gauean, Anestesiako abeslaria Zumaiako taberna bateko zerbitzaria denez, emandako ikuskizunagatik zoriontzera joan nintzen (bide batez, esan beharra daukat zein ezberdina den zuzenekotako Ibon beldurgarria eta Zumaiako zerbitzari ahots gozoa). Berak kontatu ziranez, harrituta zegoen, eurek ere ez baitzuten espero publikoaren jarrera horrein ona izango zenik. Ildo beretik, beste anekdota bat kontatu zidan, Gara egunkariko kruzigraman zegoen enuntziatuaren inguruan : “Anestesia taldeko abeslaria”. Zalantzarik gabe lan asko egin ondoren arrakasta iritsi zaien erakusgarria. Zorionak berriz ere.

 

soriakobanderaduna

soriakobanderaduna 2007-11-20 09:49 #1

<p>Nahiz eta ni ez nintzen izan Bilboko ikasle guztien aterpe den antzoki famatuan, beste kontzertu batzuk ikusi ditut Anestesiarenak. Egia esan, musika bikaina egiten dute, agian Cd-an entzuteko askori ez zaie gustatuko (musika lasaia entzutera ohituta daudenentzat, gogorregia agian), baina nik uste zuzenean bizitzan behin ikusi behar dela Anestesia. </p>

<p>Ibonek barruan duen&nbsp;guztia uzten eta husten du. Ikusgarriak dira bere mugimentuak, salto, oihu eta abarrak. Ahotz oso berezia dauka, niri asko gustatzen zaidana. Eta bai arrazoi duzu, eszenatoki gainean ikusten baduzu eta aurretik ezagutzen baduzu ez da pertsona bera. Barra atzean anestesiatuta dagoela ematen du eta oholtza gainean aldiz behatzak entxufe batean sartu dituela ematen du.</p>

<p>Eta zer esan Kazalis zarauztarrari buruz. Euskal Herrian dugun musikari handienetako baten aurrean gaudela deritzot. Parte hartzen duen proiektu musikal bakoitza&nbsp;urre koloreko bihurtzen du. Ikusi besterik ez dago zein taldetako kide izan den: Negu Gorriak, Kuraia, Anestesia... Nork ez ditu ezagutzen talde horiek eta nork ez du ezagutzen zarauzko baxulariaren tximaluzea.</p>

<p>Espero dut berriz ere&nbsp;parada izatea honelako talde izugarri eta ikaragarri bat ikusteko. Baina oraingoan aurrerago jarrita ("bolloan")(ulertu behar duenak ulertuko du) musikaren arrak barnetik jan gaitzan.</p>


Utzi iruzkina: