FITO, atsedena hartzeko ordua
Fito eta bere Fitipaldiak Madrilgo Kirol Jauregian emango dituzte azken kontzertuak larunbatean eta igandean. (Sarrera guztiak aspaldi agortuta daude.)
Por la boca vive el pez diskoa aurkezteko bira 2006ko azaroaren 3an hasi zen Oviedon eta igande honetako kontzertuarekin amaituko da zoritxarrez.
Pasa den urteko azarotik 100 kontzertu baino gehiago eman dituzte eta noski, arrakasta handia izan dute jo duten toki guztietan. Por la boca vive el pez bilbotarraren estudioko laugarren lana izan da, eta diskoak ere, espero zuen arrakasta izan du (platinozko disko hirukoitza jaso du eta 100.000 ale baino gehiago saldu dituelako).
Beraz, atsedena hartzeko ordua heldu zaie, baina aurretik, bi kontzertu dituzte: bihar eta etzi Madrilgo Kirol Jauregian. Ez dakigu noiz arte itxaron beharko dugun berriro ere haien musikaz gozatzeko; denbora laburra izatea espero dugu...
Iruzkinak
Utzi iruzkina: