Entzun!

PAULINA

entzun 1456132249025 Entzun! | 2007-12-02 22:57

Paulinaren inguruko zurrumurruak     Azken aldian  hainbat zurrumurru entzun izan dira abeslari honen inguruan... La Oreja de Van Gogh-eko taldekidea izan behar dela, aurdun dagoela...     Hasteko, pasa den astean, Pualina La oreja de Van Gogh taldeko Amaia Montero ordezkatuko zuela entzun nuen. Imaginaezina da benetan; Abeslari mexikarra, Donostiko taldeko protagonista?????      Taldeak bira ikaragarria emango zuen honako aldaketarekin; Paulina beste irudi bat emango zion taldeari, eta gainera (nere ustez) Paulinak ezingo zuen Amaia bezalako abesla...


NOIZ ARTE?

entzun 1456132249025 Entzun! | 2007-11-26 20:16

  Fenixaren berpiztea       Musika munduaren alderik komertzial eta materialistenean bizi diren “artistek” ez dute batere argi izaten beren bizitzekin egin nahi dutena. Haizearen antzera batetik  bestera dabiltza noraezean, gaur drogez kopetaraino beteta, bihar destoxikazio zentrora, etzi sekulako festan konortea galdu, etzidamu liposukzioa egin…   Fenixa abere mitologiko harrigarria da; zahartzen denean su hartu eta hauts bihurtzen da, ondoren bere hondakinetatik berpizteko. Antzera egiten dute gure plastikozko idoloek; behin eta berriz erortzen dira zulorik...


NORAINO IRITSI GARA????

entzun 1456132249025 Entzun! | 2007-11-25 19:14

El chivi     Sexuaren eta musikaren arteko harremana gero eta estuagoa da.  Azken urteetan eduki sexuala duten abestiak asko hazi dira. Pornorck, pornopunk...sexuaren imguruko musika estilo ezberdinak sortu dira, eta musika estilo hauek batez ere, mutil gaZteei esker dute arrakasta. El chivi musika estilo honen adibide garbia da eta bere abestiak entzun eta gero, letra nahiko “nazkagarriak” dituela esan dezaket (Sexuan oinarritutako abestiak izateaz gain, zentzurik gabeko zerrikeriak besterik ez ditu kontatzen). Nere ustez horrelako musika, zentsuratua egon beharko...


Anestesiaren ikuskizuna

1
entzun 1456132249025 Entzun! | 2007-11-20 00:01

Osteguna, gau hortako ikasleen egoitza (kafe antzokia) eta jende asko kanpoan, akoitza bere sarrerakin gogotsu zain. Irrika horren erantzule Ost eta Anestesiaren kontzertuak izan ziren. Gu bertan izan ginen zuei kronika hau ekartzeko.   Lehenengoak jotzen Ost-ekoak izan ziren. “Nu” metalaren Bizkaiko erreferentzia den musika talde honek dozena bat abesti jo ondoren giroa pil pilean utzi zuten Anestesiarentzat.   Bigarren banda hastean, lokala gehiago bete zen, jendea aurreraka hurbildu zen eta taularatzeak espektatiba guztiak bete zituen. Euren musika gogorra eta indartsua antzoki...


AITA ARRUPE MUSIKAN

entzun 1456132249025 Entzun! | 2007-11-19 22:19

Aita Arruperen Oroimenean   Askotan esan da heriotzak ahaztura dakarrela. Gizakiaren eginak, esanak, borrokak eta saiakerak, bere gorputzaren pare hauts bihurtzen direla. Esaten da bizitza bat heriotzan amaitzen dela eta pertsona hori bizitza utzi zuen arte bizi izan zela, eta ez gehiago.   Izan zen asteko asteazkenean baina, esandako horiek gezurra direla ikusi nuen. Ikusi, entzun eta sentitu nuen. Eta modu sinple, ikusgarri eta ederrenean.   Asteazken hartan, hilaren 14ean, Aita Arruperi buruzko musikal antzeko batetan egon nintzen. Ekitaldi hau Gontzal Mendibil musikari et...


Marilyn Manson BECen   Azaroaren 23an, Marilyn Manson Barakaldora iritsiko da bere musika industriala eskaintzera. Odola, makillajea eta rock gogorra oinarri duen talde honek, bere irizpide berdinak jarraitzen dituen teloneroak izando ditu.   Ulertezina da horrelako talde sadiko batek horrenbesteko arrakasta lortu izana; izan ere, dituen jarraitzaileaz gain, zenbait sari irabazi ditu. Talde honen helburua ustez, gizarte amerikarrarekiko ukoa egitea da, baina nere iritziz zertsobait paradoxikoa da hori, izan ere, gizarte horretaz baliatu izan dira urte askotan zehar gaur egun...


MUSIKA eta PUBLIZITATEA

entzun 1456132249025 Entzun! | 2007-11-13 00:28

"Ponte el cinturón... prótege tu vida... tu seguridad... es muy importante" Zeinek ez du oraindik "abesti" honen oihartzuna gogoratzen? Lehengoan metroan mutil bat sartu zen txistuka. Abestia Cuatro-ko serie berri batetako (cuestión de sexo) melodia zen. Nire mobilean orain dela gutxi arte "The Fray" taldearen abesti ospetsuaren melodia nuen, "If I lay here...". Taldearen izena ez nuen abestia baino lehen ezagutu. Musikaz asko hitz egiten dugu; gustatzen zaigu musikaz hitz egitea. ondo dago ikusita. Iragarkiak ordea ez ditugu horrenbeste maite. "zerbait salduko" diguten sentsazioa, intrusoa...


Lehenik eta behin eskakizun bat egin nahi dizut irakurle. Testua irakurri aurretik abesti hau jartzea gomendatuko nizuke (bideoklipa ikusteko gero ere izango baituzu denbora nahikoa!) Izan ere, zinez uste dut abestiarekin irakurtzen baduzu gehiago gozatuko duzula testuaz,  eta niri ere idatzitakoa kantuaren laguntzaz askoz ere dotoreago geratzen zaidala iruditzen zait. Beraz, biontzat mesedegarri da eskaria, egidazu kasu. http://www.youtube.com/watch?v=01JQe00XHPI ("Dejame vivir" Jarabe de Palo Chambaoko "La Mari"-rekin)   Maitasuna bizi dezakezun sentimendurik ederrena izan ...


SEXUA MUSIKAREN MUNDUAN

entzun 1456132249025 Entzun! | 2007-11-10 15:55

Azken aldi honetan, sexua duten edukiak gero eta gehiago dira, baita musikaren munduan ere. Edonon aurkitu ditzazkegu sexuarekin lotutako abestiak eta bideoklipak, eta hori gutxi balitz, geroz eta arrakastatsuagoak dira.  Musikaren munduan ere, emakumea objektu bilakatu da; gaur egun emakumezko abeslari askok beren irudiagatik dira famatuak (bere irudiarekin saltzen dutenagatik) eta ez ondo abesten dutelako edo beren abestiak onak direlako; hori nahiko penagarria iruditzen zait. Gizonezkoekin bestelakoa gertatzen da; beren irudia eta fisikoa nahiko garrantzitsua izan arren,...


Soriako musikari buruz...

1
entzun 1456132249025 Entzun! | 2007-11-05 17:02

"Puta Soria!!!" gaztelaniazko birauen artean ohikoa, zenbaitetan atera zitzaigun, Soriako gauan barrena taberna batera sartzen ginen aldiro. Lagun batek han ikasten duela eta, 6 pertsonako kuadrila joan ginen furgoneta batean bere pisua aprobetxatzeko asmoz. Bidean ohikoa den bezala, bakoitzak berak grabatutako CD-a zeraman eskuan, bere DJ saioa hasteko zain. Baina horrelakoetan gertatzen den bezala, azkenean kopilotoak agindu eta bere kantu faboritoa bost aldiz entzun genuen hiru ordutan ( "Jarabe de Palo" eta " La Mari"-ren Dejame vivir, egia esateko, oso polita). Zenbait alperrikako...


entzun 1456132249025

Entzun! Entzun guztiok!! Blog berri bat jaio da! Blog honen jaiotza klaseko proiektu baten funtzioa betetzeko izan da. Blog jaioberri honek MUSIKA maite du biziki eta beraz, musika du elikagai. Guk ere asko maite dugu musika, eta beraz, gogoz elikatuko dugu blog txiki hau, sendo eta osasuntsu hazi dadin. Noski, jaioberri guztien antzera, ez da lan xamurra izango bere heziketa osatzea. Baina saiatuko gara. Guk bezalaxe musika zaleak baldin bazarete lagun iezaguzue Blog honen eraketan! Sibemol