SEXUA MUSIKAREN MUNDUAN
Azken aldi honetan, sexua duten edukiak gero eta gehiago dira, baita musikaren munduan ere. Edonon aurkitu ditzazkegu sexuarekin lotutako abestiak eta bideoklipak, eta hori gutxi balitz, geroz eta arrakastatsuagoak dira.
Musikaren munduan ere, emakumea objektu bilakatu da; gaur egun emakumezko abeslari askok beren irudiagatik dira famatuak (bere irudiarekin saltzen dutenagatik) eta ez ondo abesten dutelako edo beren abestiak onak direlako; hori nahiko penagarria iruditzen zait.
Gizonezkoekin bestelakoa gertatzen da; beren irudia eta fisikoa nahiko garrantzitsua izan arren, ez da hain funtsezkoa; gainera, Gizonezko abeslari edo taldeek ere emakumearen irudiaz edota eduki sexualez baliatzen dira askotan nahi duten “fama” hori lortzeko. Gaur egungo bideoklip asko (gehienak esango nuke) eduki sexuala dute eta emakumearen irudi objetibizatuaz baliatzen dira; nahikoa da telebistako musika kateak jartzea honakoa frogatzeko. Robbie Williams, Britney Spears, Enrique Iglesias, El Canto del Loco, Beyonce… Rihana gazteak (19 urte) bere azken bideoklipean ez du bere gorputzaren erakusketa espektakularra besterik egiten. Milaka dira errekurtso honetaz baliatu diren abeslari eta talde musikalak.
Musikaren munduan sexismoa gero eta bortitzagoa eta erabiliagoa dela esango nuke, gaur egun jada ez da nahikoa ondo abestea edo ondo konposatzea; garrantzitsuena saltzea da eta hori “irudiarekin” lortzen da gaur egun.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: