Zaindu maite duzun hori edo utziozu aske bizitzen.

entzun 1456132249025 Entzun! | 2007-11-12 23:21

Lehenik eta behin eskakizun bat egin nahi dizut irakurle. Testua irakurri aurretik abesti hau jartzea gomendatuko nizuke (bideoklipa ikusteko gero ere izango baituzu denbora nahikoa!) Izan ere, zinez uste dut abestiarekin irakurtzen baduzu gehiago gozatuko duzula testuaz,  eta niri ere idatzitakoa kantuaren laguntzaz askoz ere dotoreago geratzen zaidala iruditzen zait. Beraz, biontzat mesedegarri da eskaria, egidazu kasu.

http://www.youtube.com/watch?v=01JQe00XHPI ("Dejame vivir" Jarabe de Palo Chambaoko "La Mari"-rekin)

 

Maitasuna bizi dezakezun sentimendurik ederrena izan daiteke.

Maitasunak baldintzarik gabea izan behar du, leiala, eskuzabala.

Konplexua da, ordea, maitasuna eta sarri obsesioek, maite dugun pertsona aldatu nahiak, gaizkiulertuek, monotoniak...harremana ito dezakete.

Askotan, pertsona bat biziki maite badugu ere, ez baitakigu maitatzen.

Gauzak horrela, garai batean arnasteko ere beharrezkoa zaiguna buruhauste bihurtzen da. Orduan, berriz aske izatea desiratzen dugu. 

Abesti honetan Paul Dones (Jarabe de Palo) eta "La Mari"-k (Chambao)  hegan egin nahi dute berriz aske, hasieran irrikatzen zuten loturak denborarekin ito egin dielako.

Gainerakoan, abestiaren alde teknikoenari begiratzen badiogu, inolako lotsarik gabe errepikatzen duten lelo bat aurkituko dugu, askatasunarena . Ezin da ezkutatu horrez gain, Chambaoko abeslariak duo hau egingo ez balu abestia ez zela inolaz ere berdina izango eta laister ahaztuko zitzaigula. Zorionez, ez da horrela izan eta ahots hauei esker eta bizi dugun edo gogora datorkigun egoera batekin identifikatzea lortzen badugu, ez dago inongo zalantzarik kantuak zirrara eragingo digula.

Azkenik, puntu honetara iritsita ez nuke nahi amaitu Ruper Ordorikaren hitz batzuek nire gaurko gaira ekarri gabe, "zaindu maite duzun hori".


Utzi iruzkina: