AITA ARRUPE MUSIKAN

entzun 1456132249025 Entzun! | 2007-11-19 22:19

Aita Arruperen Oroimenean

 

Askotan esan da heriotzak ahaztura dakarrela. Gizakiaren eginak, esanak, borrokak eta saiakerak, bere gorputzaren pare hauts bihurtzen direla. Esaten da bizitza bat heriotzan amaitzen dela eta pertsona hori bizitza utzi zuen arte bizi izan zela, eta ez gehiago.

 

Izan zen asteko asteazkenean baina, esandako horiek gezurra direla ikusi nuen. Ikusi, entzun eta sentitu nuen. Eta modu sinple, ikusgarri eta ederrenean.

 

Asteazken hartan, hilaren 14ean, Aita Arruperi buruzko musikal antzeko batetan egon nintzen. Ekitaldi hau Gontzal Mendibil musikari eta kantariak antolatu zuen, eta ehunak pertsonen parte hartzea lortu zuen. Han zeuden Donostiako Orfeoia, TX txalaparta, Igor Yebra dantzaria, Ludvig orkestra, aktore sorta mugagabea, musikariak, dantzariak, umeak, amak, arraza guztietakoak… ez zen inor falta. Pertsona guzti horiek, Mendibilen eta Oconen gidaritzapean, maisuki errekreatu zuten Aita Arruperen bizitza. Espektakulu hunkigarri eta bizigarria izan zen.

 

Honela jakin nuen gizaki bat ez dela bere heriotzarekin batera hiltzen; ez bere ondorengoek gogoratzen badute, ez bere bizitzarekin ikasi badute, ez bere bizitzak asteazkenean bizi izan nuen ikuskizuna merezi badu. Aita Arrupe bizirik jarraitzen duela jakin nuen, bere lana ez zela alferrikakoa izan, ez zela bere gorputzarekin batera hauts bihurtu, pertsona guzti horien artearekin batera berpiztu eta bertan geunden guztion bihotzetan musikaren eta dantzaren bitartez bermatu.


Utzi iruzkina: