ABENDUAK 24, DANOK KALERA!!! Ongi dakizuenez, gaur abenduak 24 dugu, gabon kanten eguna alegia. Eta beharbada arraroa egingo zaizue , baina nik biziki hartzen dut parte egun berezi honetan. Bai badakit bihar datorrela Olentzero, edo Papa Noel zertxobait bereziak direnentzat; baina askok ahaztu egiten dute abesti hauek ere erregali bat direla, ez beti belarrientzat baina bai bihotzentzat. Esan bezala, nik sutsuki parte hartzen dut egun honetan; 23an jada lagun batzuekin bildu eta arratsalde pasa egin ohi dugu gure erdigune maitetik zehar ahotsak urratzen eta poltsikoak betetzen. 24a ...
Pasa den ostiralean, Santo Tomas eguna, Perezaren kontzertuan egon nintzen, Bilbao Exxhibition Center-en (taldea Aproximaciones diskoaren aurkezpena egin zuen). Kontzertua bederatzitan hasi zen teloneroekin, baina arazo teknikoak... direla eta, Madrilgo bikotea ez zen hamarrak arte agertu. Bikotea oso estilo "rokeroarekin" azaladu zen eszenatokian, eta publikoa agurtu ondoren "estrella polar" abestia jotzen hasi ziren. Ruben eta Leybak, jarrera bikaina izan zuten jendaurrearekin (abesteaz gain, historioak, txisteak... kontatu zizkiguten). Aipatu beharrekoa da, erabat harr...
Gorroto ditut mugikorretako tonuak eta horien inguruko denak. Telebista ikusten ari naizela katez aldatzen dut politonoen iragarki jasangaitz bat agertzen den bakoitzean, amorrua sentitzen dut autobusean noanean nire ondokoak mobilean duen errepertorioa bidaiari guztiarentzat jarri eta bere kantuak entzutera kondenatzen nauenean. Baina antsietate gehiena sortzen didana honakoa da; ez dut bilatzen nire mugikorrerako doinu egokirik!Onartu beharra daukat: lotsatu egiten naute! Ez dut asmatzen, kafetegian banago eta mugikorrean jarrita dudan patxanga ozen hasten bada, ezin dut beste...
Erosi eta gozatu!!!! Zer dira gaur egun gabonak? Jesusen jaiotzaren ospakizuna? Mistikotasuna, fedea, solidaritatea, maitasuna… honelako sentimenduak berreskuratzeko unea? Geure bizitzari parentesi bat egiteko tartea? Dirua urteko beste garaietan baino hamar aldiz gehiago gastatzeko egunak? Guzti hauek izango dira, eta beste mila arrazoi daude historiako festarik ezagunenak ospatzeko. Nik bat aukeratu dut; izan gaitezen geure buruarekin, edo hobeto esanda geure bihotzarekin mimosoi. Utz diezaiogun bere kapritxo absurduenak bete ditzan, egin ditzagun norma...
Badirudi musikaren munduak, artistak erabat eraldatzen dituela; musikaren industriak, produktu komertzialak bilakatzen ditu pertsonak. Alejandro Sanz, Shakira, Melendi...Oroitzen al zarete nolakoa izan zen haien hastapena? Pertsonalitate eta estilo berezi eta propioa zuten musikariak ziren, haien abestiak egiten zituzten pertsonak, baina gaur egun jada produtu bilakatu dira; abesten dituzten abesti gehienak ez dira propioak, haien janzkera goitik behera aldatu da eta zer esanik ez haien musika estiloaz.... Argazki hauek ikusita, argi dago non ikusten den "pertsona" eta non "...
Ostiralean, barrualdeko herri bateko gaztetxean izan nintzen. Sartu nintzenean, dozena erdi pertsona ikusi nituen taula gainean musika jotzen. Harritu egin ninduen honek, izan ere, talde batek jotzen duenean, ohikoa da atean sarrera sinbolikoki ordaintzea. Maldan behera doan nire poltsikoarentzat edozein huskeria zein mesede den pentsatu eta alaitu egin nintzen. Gogoeta horietan barneratuta nengoen, eszenatokian igota zegoen bat nire laguna zela ohartu nintzenean. Gitarra oso ongi jotzen zuela banekin, baina ea noiztik zen talde bateko partaide galdetu nien ingurukoei. Hauek, oker nengoela ...
SINBIOSIA Musika, publizitatearen txoko maitatuenetako bat izan da betidanik. Publizitateak betidanik erabili du musika publizitatea sartzeko. Abeslariak produktuak erabiltzen eta hauen markak oso argi erakusten ikusi ditugu askotan. Ikus dezakegunez, musikaren mundua publizitatearen mundua ere bada. Arrazoi garbia dago horretarako; bideoklip bat ikusten dugun bakoitzean, pertsonaia, musika, paisaia, eta abarrekin ikusten dugunean, subkontzienteko desioak, ametsak elikatzen ditugu. Geure burua konparatzen dugu bertako pertsonaiekin, eta beraien ezaugarriak bereganatzeko...
Beyonce VS Rihanna Beyonce-ren jarraitzaileak, Rihanna salatzen hasi dira imitatzaile hutsa dela esanez. Eta egia esan, hainbat arrazoi dituzte horrelako akusazio bat egiteko; bien musika estiloa berbera da; biak beltzaran sexiak bilakatu dira musikaren munduan; Jay-Z raperoaren eragina asko nabarmentzen da bi abeslarien diskografian ( bien produktorea izateaz gain, askotan beraiekin batera abesten du)... Era berean, entzuten hasi da Beyonce ez duela bere mutilaren "protegida" jasaten. Bikotea krisian egon liteke Rihanna-ren erruz, hori da gutxienez EEUUko aldizkari batek argitaratu duen...
MUSIKAREN ETSAI ILUNENA Ondo ala gaizki? Zuzen ala oker? Zeinek lapurtzen du zein? Gaur egun, musikaren gaixotasuna pirateria dela esan ohi da. Azter dezagun uste hau. Musikari asko kexatzen dira beren disken salmentak jaitsi besterik ez direla egiten fenomeno honen erruz. Baina, bestalde, entzule asko ere kexu dira diska horien etengabeko prezio igoerarekin. Eta non da bada muga? Nork dauka arrazoia? Emule bezalako programek inoiz baina errazago, merkeago eta azkarrago eskaintzen dizute musikarik kuttunena. Argi dago ekintza hau geldiezina dela. Egia da ...
Zenbait abestik momentu batzuetan negarra eragin diezagukete. Zer dela eta sortzen ote ditu horrelako emozioak arrotza zaigun pertsona batek asmatutako letra eta doinuak? Gure sentimenduetara iristen direlako eta hor aurkitzen da musikaren gakoa edo magia. Sentimenduak kontrajarriak izan daitezke, abesti batzuek benetan gorrotatzen ditugu eta doinu horiek gure belarrietan sartu orduko ohikoa ez zaigun instintu hiltzailea dakarkigute abeslari horrekin akabatzeko asmoz. Beste abesti batzuek moda kontuak dira. Badira, ordea, abesti batzuek niretzat, onenak, zenbat e...
Entzun! Entzun guztiok!! Blog berri bat jaio da! Blog honen jaiotza klaseko proiektu baten funtzioa betetzeko izan da. Blog jaioberri honek MUSIKA maite du biziki eta beraz, musika du elikagai. Guk ere asko maite dugu musika, eta beraz, gogoz elikatuko dugu blog txiki hau, sendo eta osasuntsu hazi dadin. Noski, jaioberri guztien antzera, ez da lan xamurra izango bere heziketa osatzea. Baina saiatuko gara. Guk bezalaxe musika zaleak baldin bazarete lagun iezaguzue Blog honen eraketan! Sibemol