PIRATERIA
MUSIKAREN ETSAI ILUNENA
Ondo ala gaizki? Zuzen ala oker? Zeinek lapurtzen du zein?
Gaur egun, musikaren gaixotasuna pirateria dela esan ohi da. Azter dezagun uste hau.
Musikari asko kexatzen dira beren disken salmentak jaitsi besterik ez direla egiten fenomeno honen erruz. Baina, bestalde, entzule asko ere kexu dira diska horien etengabeko prezio igoerarekin.
Eta non da bada muga? Nork dauka arrazoia?
Emule bezalako programek inoiz baina errazago, merkeago eta azkarrago eskaintzen dizute musikarik kuttunena. Argi dago ekintza hau geldiezina dela.
Egia da entzule fidelenek oraindik nahiago dutela beren musika gustokoena legalki erosi; baina hauek ere askotan nahiago izaten dute lehenik musika hori dohain entzun.
Eta gauzak argi ikusi ditzagun; diska horiek ez dira besterik gabe biluzik salmentan ipintzen; diska horiek produkzioa eta marketingaz aparte ere publizitatearekin batera datoz.
Honek noski diru kantitate asko eskatzen du; eta gainera ditu hori irabaziekin batera bueltan etorri behar du.
Eta hor sartzen dira produktoreak, managerrak, eta orokorrean diruzale guztiak. Azken batean, artistak zati txiki bat besterik ez du hartzen ( eta hau ere ez oso txikia ).
Beraz, hain gaizki al dago musikaz merkatuan parte hartu gabe disfrutatzea?
Azken finean artistak bere musika entzuna izan dadin besterik es du nahi.
Entzun dezagun beraz musika. Entzun, publizitaterik gabe. Soilik entzun.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: