Ainhoa Doradori elkarrizketa
Ainhoa Dorado etorkizuneko musika irakasleari elkarrizketa
Gaurkoa, idazten dugun azken sarrera izango da Entzun blogean. Bai behintzat unibertsitatean puntuatzeko idatzi gisa. Horregatik, pertsona berezi batekin solastatuko dugu. Askok aitortzen dugu musikarik gabe zailagoa izango zitzaigula bizitzea, ia ezinezkoa. Ainhoa Doradok, ordea, maxima hau beste maila batera eramaten du, izan ere, lan egiteko tresna gisa aukeratu du musika. Musikako irakaslea izatea du amets eta berarekin hitz egingo dugu gaurko gizartearen gabezi musikalei buruz.
1- Zer pentsatzen duzu gaur egungo egoera heziketa artistikoari buruz?
Heziketa artistikoa eskolan egoera nahiko txarrean dago, garrantzia handia ematen jarraitzen zaio beste irakasgai batzuei eta programari dagokionez ez zaizkio ordu asko eskaintzen arteko irakasgaiari. Gainera irakasleak ez dute formakuntza espezializatu bat, edozein irakasle jartzen dute irakasgai
honetako maisu- maistra. Marrazketa, dantza, musika eta antzerkia oso murriztuak geratzen dira, ume batzuk bakarrik aritzen dira eta normalean partikularretan. Hortaz aparte, ez dute umeen pedagogía kontuan hartzen eta gainera irakasgai hauek ordaindu egin behar dira.
2- Nola izan behar da umeen lehenengo kontaktua musikaren munduarekin?
Solfeoa ez da musikan hasteko biderik egokiena. Umeek, erritmoa ikastea ezinbestekoa da baina hobea da errepikatzeko sistema. Instrumentuen praktika, batez ere, perkusiozkoa garrantzitsua da heziketa musikalean. Haurrentzat aproposenak, kaxa txinatarra, triangeluak, danborrak…dira, noski, gorputz perkusioa ahaztu gabe. Ezinbestekoa da umeek musika sentitzea eta hau egiten disfrutatzea. Carl Orffek gai honen inguruan honakoa dio, “ez dela haur amusikalik” (musikarako zentzua ez duenik). Nik ere gauza bera uste dut. Horregatik, garrantzitsua iruditzen zait haurrek musikarekin duten lehengo kontatuak esperientzia gozagarriak bilakatzea.
3- Orokorrean, zer pentsatzen duzu gizarteak musikari buruz duen kulturari buruz?
Musika hain ohikoa izanda gure bizitzan ezjakintasuna handia da gure artean. Jendeak gustatzen zaion ala ez besterik ez du pentsatzen, bigarren irakurketa bat, agian, teknikoagoa eta ez hain emozionala falta zaio. Letren kasua, oso deigarria, egiten zait. Gaur egun, musika komertziala oso sexista dela iruditzen zait. Baina jendeak behin eta berriz eskatzen dut, ez dut uste pertsona horietako askok letraz ohartu denik. Horrez gain, doinu berriak entzuterako orduan, nahiko itxiak garela uste dut eta gai honen inguruan globalizazioak eragin handia duela uste dut. Hala ere, globalizazio honek bi aurpegi dituela uste dut. Batetik, kultura ezberdinetako musika entzun dezakegu, baina bestetik musika konpainia erraldoiek denok musika bera entzutea eragin dute.
4-Azkenik, eta aurreko galderan erantzun duzunaren inguruan, ohikoa ez zaigun talderen bat gomendatuko zeniguke?
Nik, pertsonalki, hemengo taldeen aldeko apustu bat egingo dut. Kanpora atera gabe, musikaren altxor ezkutuak aurkitu ahal baititugu. Horietako bat da, Napoka Iria. Elgoibar eta Eibarko bikote batek osatutako talde akustikoa. Edozein momentutan gozatzeko modukoa!!!
Gaia aldatuz, ez dugu nahi, blog hau agurtu gure irakurle, kritiko eta erantzule bati, eskerrak eman gabe. Sortu dugun txoko hau ez zen gauza bera izango zure komentariorik egon ezean, izan ere, gure lanarentzat pizgarri izan zara. Horregatik, hauxe esan nahi dizugu, zuri, gure irakurle faboritoa zarenari: ESKERRIKASKO SORIAKOBANDERADUNA!!!!
Iruzkinak
soriakobanderaduna 2008-01-15 19:28 #1

Nik ere ondo pasa det iraun duen bitartean. Agian batzutan pasa egingo nintzen (horretara joan naiz) baina ezagutzen nauzu(e). Horrelakoa naiz eta harro nago. Espero dut beste blogen batean aurkitzea zuen musikaren inguruko kronikak (pistak emanez gero asmatuko det).

Azken elkarrizketa lan onaren kolofoia edo ginda izan da. Ez dakit zein den Ainhoa Dorado hori baina ezagutzeko gogoa ematen dit, hain hizkuntza garbia, hain ideia garbiak...

Nola badakidan notarako lanean jardun zaretela nik ere nota bat jartzea erabaki dut. 7 batekin konformatu beharko zarete. Gaiak ondo jorratu dituzue, naturaltasun osoz eta denentzat ezagun diren kantari eta gaien inguruan. Lexikalki nahiz eta batzutan zuen hitz jasoez harritu, hobe egin dezakezuela iruditzen zait. Hau lortzeko aholkutxo bat irakurri (asko eta denetarik (liburuak, aldizkariak, egunkariak...)) eta zuen blogak dion bezela entzun (ingurukoari, lagunari, amonari, obrei begira dauden zaharrei...). Gramatika ere ondo darabilzue modu aske eta erraz batean.

Baaa... Gezurra dela. 9,9 bat merezi duzue (etika kontua da, niretzat perfekzioa, 10 ez existitzen). Ondo izan. Agian negar egingo dut blog honen bukaeran. Keba.

Zorte on azterketetan eta ikusiko gera interneteko beste txoko ezkutu eta miresgarri baten!!!

Utzi iruzkina: