Ditxosozko mugikorren tonuak
Gorroto ditut mugikorretako tonuak eta horien inguruko denak. Telebista ikusten ari naizela katez aldatzen dut politonoen iragarki jasangaitz bat agertzen den bakoitzean, amorrua sentitzen dut autobusean noanean nire ondokoak mobilean duen errepertorioa bidaiari guztiarentzat jarri eta bere kantuak entzutera kondenatzen nauenean. Baina antsietate gehiena sortzen didana honakoa da; ez dut bilatzen nire mugikorrerako doinu egokirik!
Onartu beharra daukat: lotsatu egiten naute! Ez dut asmatzen, kafetegian banago eta mugikorrean jarrita dudan patxanga ozen hasten bada, ezin dut beste alde batera begiratzeari utzi, Eroskiko kolan banago eta lokaletan berriena den tecnho doinua hasten bazait lurrak irenstea nahiko nuke... Ez zaizkit gustatzen.
Desesperatuta, lagunengana jo izan dut. Hauek, nire arazoa entzun ondoren, harro jarri dizkidate eurek dituzten abestiak. Nik, zintzo pasatzeko eskatu izan diet, hauetako bakar batek nire obsesioa bihurtu den honekin akabatzeko prest. Oraindik, ordea, nire mugikorreko tonua izango den abestei lasai zein erritmo duenaren zain nago, gozoa baina ironikoa izan behar du aldi berean, ezaguna baina ezezaguna...
Oraingoz, etsita nabil, mobilen tonuen merkatu zabal honen aurrean burumakur erori naiz, mugikorrarekin batera datorren doinu inpertsol bat dut "nire himno" gisa. Pentsatzen aritu naiz, eta agian, gabonetako kontsumismoaren besoek eramaten ere uzten naiz. Horrela, mugikor berri bat erosiko dut, mp3 ere badena edota grabatzaile bat bere baitan izango duena eta gustoko dudan abesti bat grabatuko dut "nire egoera" guztiei erantzungo diena. Baina ondo pentsatuta, nortasun berri bat eskatu beharko nuke, horrelako txikikeriek buruhauste bilakatuko ez dituena.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: