musikariak ala produktuak??
Badirudi musikaren munduak, artistak erabat eraldatzen dituela; musikaren industriak, produktu komertzialak bilakatzen ditu pertsonak. Alejandro Sanz, Shakira, Melendi...Oroitzen al zarete nolakoa izan zen haien hastapena? Pertsonalitate eta estilo berezi eta propioa zuten musikariak ziren, haien abestiak egiten zituzten pertsonak, baina gaur egun jada produtu bilakatu dira; abesten dituzten abesti gehienak ez dira propioak, haien janzkera goitik behera aldatu da eta zer esanik ez haien musika estiloaz.... Argazki hauek ikusita, argi dago non ikusten den "pertsona" eta non "produktua"; muturreko kasua nere ustez, melendirena da. Abeslaria play station-eko joko baten (gangs of london) pertsonai mafioso bat ordezkatzen du, eta bere azken diskoan homenaldi bat egiten dio bere pertsonai birtual honi. Hiru abeslari hauek adibide bat besterik ez dira, musikaren munduan zoritsarrez horrelako kasuak gero eta anitzagoak dira, azken finean saltzea bilatzen da, eta horretarako "abeslari hutsak" ez dira nahikoa. Garrantzitsuena ez da ondo edo txarto abestea, salduko duen pertsonai bat bilatzen da gaur egun, abeslari komertzial bat.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: