BEYONCE vs RIHANNA

entzun 1456132249025 Entzun! | 2007-12-08 14:41

Beyonce VS Rihanna

Beyonce-ren jarraitzaileak, Rihanna salatzen hasi dira imitatzaile hutsa dela esanez. Eta egia esan, hainbat arrazoi dituzte horrelako akusazio bat egiteko; bien musika estiloa berbera da; biak beltzaran sexiak bilakatu dira musikaren munduan; Jay-Z raperoaren eragina asko nabarmentzen da bi abeslarien diskografian ( bien produktorea izateaz gain, askotan beraiekin batera abesten du)...

Era berean, entzuten hasi da Beyonce ez duela bere mutilaren "protegida" jasaten. Bikotea krisian egon liteke Rihanna-ren erruz, hori da gutxienez EEUUko aldizkari batek argitaratu duena (Aldizkari honen arabera Beyonce oso jeloskorra da eta bikotearen arteko eztabaidak gero eta gehiago dira).

Egia esan, ez zait batere harritzen bi abeslari hauen arteko lehia; azken finean, musikaren munduan dagoen konpetentzia gero eta handiagoa da. Hala ere, ez dut uste Rihanna Beyonceren imitztzaile bat denik;. Musikaren mundua horrelakoa da, eta hori etengabe gertatzen da; abeslari gazteek "zaharrei" kentzen diete lekua.


Utzi iruzkina: